Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eslavo (orobat eslabo) iz/izond eslaviarra.

Oraindik ere gure artean eslavoak edo latinoak edo batek daki nongoak taldeka ibiltzen baikara, eta ez dugu astirik gure arteko harresiak jausteko.Indioen izaera, izan ere, zine eslaboaren modukoa da, euren isiltasuna euren hitzak baino adierazgarriagoa da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 40. orr.

Europako arrazak latino, germaniar/anglo-saxoi eta eslabotan banatu ohi ziren.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 183. orr.

-Eslabo nazkagarriak, ba! -esan zuen Ninik, eta listukada bat bota zuen lurrera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 63. orr.

Horra non irteten den herritik eta hurbiltzen zaien nekazari bat: eslaboa zen, baina ongi mintzatzen zen italieraz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 50. orr.

Polizia eslabo bat lagun zutela, lehendabizi autobusean eta gero trenez, Fiume-ra iritsi ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 53. orr.

Hain luze itxarondako Evora hartan ere, konpainiatik hasita eta bertako marinel eslaboetaraino, batek baino gehiagok saldu ninduen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 285. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus