Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eslaviar (orobat eslabiar) 1 iz batez ere egungo Errusia, Polonia, Serbokroazia, Bulgaria eta Txekia populatu zituzten herrietako kidea.

Beti izan da hau hiri kosmopolita, jatorri askotako jendearen biltok [...] milaka eta milaka dira kalean eta lanean ikusten diren afrikarrak, magrebtarrak, argentinarrak, karibearrak, eslaviarrak, inkak, filipinarrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 69. orr.

Eslavonia, hau da, eslaviarren lurraldea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.

Bapore-konpainien aurrean atzerritarren talde batzuk zeuden: iztupazko iledun norvegiarrak; suediar aurpegi biribilak; poloniarrak; mediterranear gizontxo beltzaranak, berakatz usainekoak; eslaviar erraldoiak; hiru txinatar; laskar-talde bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 176. orr.

Erdiak-edo Ekialdeko Europakoak, izenez asma nezakeenez, tartean lehendik zeuden bi andreak, Urszula Kawecka eta Krystina Cserna, biak ilehoriak, zurbilak, bizitasun gutxikoak, eslaviar peto-petoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 128. orr.

Otomandar kristau ortodoxoak Mendebaldearen lilurapean erori zirela eta, Errusiak nolabait ere erakartzen bazituen, ez zela hura eslaviar zelako, ezta ortodoxoa zelako ere, baizik eta mendebaldar bihurtzeko eginkizunean aitzindari zelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Berba erdirik ulertzen ez didaten eslaviar sorta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 128. orr.

2 izlag/izond eslaviarrena, eslaviarrei dagokiena.

Eslaviar hizkuntzek aditzaren bi aspektu bereizten dituzte erregularki.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.

Lan horrek eslaviar mitologian gaizkiaren figuretariko bat den Vodnik uretako jainkozkoaren historia jasotzen du.  Berria - Kultura   2004-10-24

Eskandinaviarrak bakarturik zeuden erromatar kristandadetik seigarren mendea bukatu baino lehen eslaviar paganoak tartean sartu zirelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Dnieper eta Neva-ren arroetako eslaviar barbaroen konkistatzaile izan ziren errusiar eskandinaviarrek kultura kristau ortodoxoaz egindako onarpenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

Greziar alfabetoaren eslaviar bertsioaren errusiar aldaera. Justinianoren erreinuaren ondoren lonbardiar, eslaviar eta arabiar inbasioen uholdea etorri zen laster.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 59. orr.

I. Mundu Gerlako irabazleek, nazionalitateen printzipioaren izenean, eraiki zituzten bi estatu eslaviarrak desegiten ziren: alde batetik Txekoslovakia, Txekia eta Eslovakia elkarretarik bereiziz, onez onean, eta beste aldetik Jugoslavia, Eslovenia, Kroazia, Bosnia, Mazedonia, Serbia eta Montenegro, hots, estatuko nazio bakoitza beregain jarriz, kostarik kosta, Kosovoren auzia hor geratzen bada ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.

Jatorri eslaviarra dute, serbiar eta kroaziarrek bezala.  Berria - Mundua   2004-02-01

Balkanetako, Errumaniako, herri eslaviarretako eta Turkiako kultur elementuak barneratu ditu.  Berria - Kultura   2004-09-28

VI.-IX. mendeak: Tribu eslaviarrek Eskitiako zenbait eremu okupatu zituzten.  Berria - Mundua   2004-11-30

Familia eslaviar txiro bateko hiru semeen kondaira zen mutikotan gehien gustatzen zitzaiona.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 62. orr.

Irri egiten zuten, aldi berean hiru edo lau hizkuntzatan mintzatzen ziren, musika eslaviarra entzuten zuten.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 54. orr.

Orkestrarako lanen artean Dantza Eslaviarrak ere ezin genitzake ahaztu.  Berria - Kultura   2004-05-02

Irribarre egiten zion amonak, begiak gozo eta jostakin, ileak mototsean bilduak, masail hezurrak gora markatuak, oso eslaviarrak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Rosenfeldek jatorriaren kontuari buruz Rothek zuen obsesioa aztertu eta gero, agertzen du bilaketa horrek ekarri ziola Rothi bere lanetan nabaria den judu-eslaviar melankolia.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus