Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskutitz (ETCn 6.409 agerraldi; cf karta ETCn 9.982 agerraldi) iz 1 norbaitek beste norbaiti zerbait adieraziz bidaltzen dion izkribu itxia. ik gutun; karta.

Eskutitza gutunazal batean sartu eta armarri inperialen zigiluaz lakratu zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.

Eskutitz bat bidali nion, eskerrak emateko; ez nuen erantzunik jaso.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 24. orr.

Oraintxe irakurri dut bidali zenidan eskutitza.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 205. orr.

Aitak nola edo hala jakin zuen Kalkutan zegoela eta eskutitza egin zion, arren etxera itzultzeko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 137. orr.

Ene lagun eta Lehendakari errespetatua: apirilaren 12ko zure eskutitza jaso dut.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 217. orr.

Eskutitz hau eskuratzen dizuna Blas Gomez duzu; zure zerbitzari ona eta zure ikaslea nahi dena izan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.

Hemen -dio eskutitzak hurrengo- denok gaudek hi ikusteko gogo itzelarekin eta, ea noiz hatorren, denok elkarrekin martini on bati trago batzuk jotzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 242. orr.

Emakumeak eskutitz bat idatzi zion, esanez Kansaira itzultzen bazen gustura ikusiko zukeela Egutxi berriro.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 79. orr.

Haren eskutitzak irakurriz, hunkitu egin nintzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Orduan aberriari eginiko zerbitzuengatik esker oneko eskutitza idatzi nion Ernesti.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 152. orr.

Nik, ordea, ez nituen jaso hiru eskutitz haiek.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.

Hermioneren eskutitza ireki eta ozen irakurtzen hasi zen: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

Jose Antonio Agirreri hurrengo urteko urriaren 21ean zuzendurik doan eskutitza sinatzen duten bost bapore-patroiek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.

Zergatik ez zenien erantzun nire eskutitzei?  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Astean eskutitz bat, niri edo etxekoei, eta hura zabalik, noski.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 102. orr.

Aurtengo martxoaren 1eko eskutitzaren zati bat da hori.  Berria - Harian   2005-09-25

Keinu batez polizi buru nagusiari eser zedin agindurik, lerro gutxiko eskutitz bat diktatu zion ahopean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.

Hilabete eta erdian, eten gabe, izen gabeko eskutitzak jaso zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 155. orr.

Gutun-ontziaren hotsa entzun zuten eta eskutitzak plast erori zirela ate ondoko zerrira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 35. orr.

Armarri inperialez zigilaturiko eskutitza.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.

Ehun britainiarri gaitza izan dezaketela ohartarazi zien Gobernuak, eskutitz bidez.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Horregatik bidali dizkiete euren eskaerak eskutitzez, eta horregatik agertu ziren atzo prentsaurrekoan.  Berria - Kirola   2004-12-03

Tinta ikusezinez idatzitako eskutitzen bat, agian?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.

Joan den urrian notario aurreko eskutitza adostu zuten Fundazioko lehendakari eta idazkari nagusiak, alde batetik; Marlborough Galeriako arduradunak, bestetik galeria horrek du artistaren hainbat artelan saldu era erosteko kontratua sinatuta, Carlos Catalanekin; eta Pilar Oteiza eskultorearen oinordekoak, azkenik.  Berria - Kultura   2004-03-24

Argitara eman ez badute ere eskutitzak hogeita zortzi orrialde dituela eta bertan «nazioarteko arazoak» gainditzeko bideak proposatzen dituela dio Teheranek.  Berria - Mundua   2006-05-10

Hego Euskal Herrirako, Espainiarako, Andorrarako eta Gibraltarrerako eskutitzen zigiluak 0,26tik 0,27ra igoko dira.  Berria - Ekonomia   2004-01-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Marchand saltokiaz baliatu zen bere krimenak estaltzeko, Egdar Allan Poeren "Eskutitz ostua" ipuinak erakusten digun teknika berberaz: ezkutatu nahi dena ageri-agerian ipiniz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.

Eskutitz luzeak idatzi zizkion Mayolari baina alferrik!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 206. orr.

-Zure amak eta biok eskutitz bakan batzuk idatzi genizkion elkarri.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 184. orr.

Ondoren, eta bagenekienez, bere osoan zetorren Don Carlosek Don Alfonso-Carlos bere anaiari bidalitako eskutitz irekia: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 158. orr.

Eskutitz irekia Ramon Saizarbitoriari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 74. orr.

Lurrean barreiatutako Kutxaren eskutitz ireki gabeak eta Eroskiko garagardo latak astean behin biltzen nituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 47. orr.

Horietako bat zen nik hemen kontatu nahi dudan eskutitz igorrien kasua.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.

Paperen artean, Sherlock Holmes pertsonaia lehenengo aldiz azaldu zen A study in scarlet eleberriaren zirriborro bat, idazlearen eskutitz pertsonalak eta eskuizkribuak daude.  Berria - Kultura   2004-03-18

Eskutitz faltsuen banaketa bultzatu zen Aturriko hiriburutik, azpitik sustatutako sasi-matxinadak eta sasi-bakezalekeriak prestatu ziren goitik behera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 199. orr.

Eskutitz administratiboak, pasaporte zaharrak, frantses errepublikaren enbaxadako matrikulazio karta, hegazkin txartel erabiliak, argazki bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 71. orr.

eskutitz zertifikatua etxe batera eramatean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 86. orr.

'Cyber-café' delako batetik 'e-mail' eskutitz elektroniko bat igorri dizu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 183. orr.

Gazte batek bere izenean datorren eskutitz ofiziala hartu eta hatz dardartiz urratuko dio azala.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 227. orr.

Ofiziala zirudien eskutitz bat ikusi zuen Harryk mahai gainean zabalik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 178. orr.

Zernahi dela ere, ohoreagatik eta adiskidantzagatik hitz eman diot eskutitz ezti hori gaur bertan hartuko zenuela, eta neure hitza ez dezaket jan eta ez dut jan nahi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.

Hitz horiek erranik, hautsi zuen eskutitz ausart hura, bildu zituen puskak sakelan, zutitu zen, eta jalgi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.

Eskutitz mehatxatzaile eta isilpekoak bidaltzen dizkiguten horiek.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 186. orr.

Kortesiazko eskutitz adeitsua zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 158. orr.

Zorigaiztoko eskutitza.  Berria - Harian   2005-08-03

Presazko eskutitz baten bidez, egun hartan hiritik ez joateko eskatua zion, harekin hitz egin beharrean zegoela eta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.

Amodiozko eskutitzen lehiaketa irabaztea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

Mehatxuzko eskutitzak ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 155. orr.

Azkeneko eskutitza ezkon aurreko arratsaldekoa da.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Interneten eskutitz ereduak badaude.  Berria - Harian   2006-04-06

Kutxa irekitzen du eta xingola urdin batez lotutako eskutitz-sorta bat ateratzen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.

Eskutitz-pila bat idatzi behar izan zuen Magiako Ministeriora, nik hau eduki nezan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 320. orr.

Mahai gainean eskutitz-zorroa utzi zuten, bete betea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 22. orr.

Mixima idazle gazteak maisu gisa hartu zuen eta eskutitz-harreman luzea izan zuten.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 9. orr.

Aldi berean, Artoisko kondearekin eskutitz truke oparoa eduki bide zuen eta, garrantzi gutxiko informazioak helaraziz, bere fideltasunaz konbentzitu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 43. orr.

Han etzanda, bere urtebetetzeko unearen zain geratu zen, bere buruari galdezka ea Dursleytarrak oroituko ote ziren batere eta eskutitz-idazlea non ote zegoen orduan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 45. orr.

Korreotako eskutitz-partitzaile mordo batek bidalitako abisuei esker jakin zuen hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aldizkariko zuzendariak esan zion ez zezala besterik bidali, protesta-eskutitz asko ari zitzaizkiela iristen bai hiritik eta bai herrietatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.

Laster hasi gara borroka-garai zaharrez hitz egiten: eragozpen-eskutitz kolektiboaren urteez, hirian epaitu zuten lehenengo intsumisoaren inguruan eratu zen mugidaz, pankarta erraldoi hura garabi hartatik zintzilikatu genuenekoaz.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 87. orr.

Badago zer ospatu, esaten ziguten gonbidapen-eskutitzean: azken finean, soldadutzak desagertu behar badu, talde antimilitariston lanarengatik izan dela, hein handi batean behintzat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken eskutitza (5); beste eskutitz (5); beste eskutitz bat (4); bi eskutitz (4); bidalitako eskutitz (7); bidalitako eskutitza (4); bidalitako eskutitzak (3); da eskutitza (6); duen eskutitza (4); eskutitz asko (3); eskutitz bana (7); eskutitz bana igorri (3); eskutitz bat (115); eskutitz bat bidali (11); eskutitz bat helarazi (3); eskutitz bat heldu (3); eskutitz bat idatzi (12); eskutitz bat igorri (10); eskutitz batean (19); eskutitz baten (13); eskutitz baten bidez (9); eskutitz batzuk (4); eskutitz bidez (3); eskutitz eta (4); eskutitz haiek (3); eskutitz hau (12); eskutitz hori (7); eskutitz horiek (7); eskutitz horren (3); eskutitz horretan (5); eskutitz hura (9); eskutitza bidali (9); eskutitza egin (3); eskutitza ere (4); eskutitza eta (4); eskutitza ez (4); eskutitza hartu (10); eskutitza idatzi (3); eskutitza idazten (3); eskutitza igorri (4); eskutitza igorri zion (3); eskutitza irakurri (9); eskutitza iritsi (3); eskutitza jaso (7); eskutitzak bidali (3); eskutitzak eta (5); eskutitzak hartu (3); eskutitzak idazten (4); eskutitzak irakurri (3); eskutitzak irakurtzen (3); eskutitzak jaso (4); eskutitzen bat (5); eskutitzen bidez (4); eskutitzik ez (3); eta eskutitz (10); eta eskutitz bat (3); eta eskutitza (4); eta eskutitzak (8); haren eskutitzak (6); hiru eskutitz (4); hiru eskutitzak (3); idatzitako eskutitz (8); idatzitako eskutitz bat (3); idatzitako eskutitza (6); idatzitako eskutitzak (3); igorritako eskutitzean (5); lehen eskutitza (4); marieren eskutitzak (4); milaka eskutitz (3); nuen eskutitz (3); zen eskutitza (4); zion eskutitz (5); zion eskutitz bat (3); zion eskutitza (3); zizkion eskutitzak (3); zuen eskutitz (5); zuen eskutitza (5); zure eskutitza (4); zure eskutitzak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus