Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Osabarekin hitz egin behar diat, ea laster eskurtsioa egiterik dugun: Jon, Amagoia, osaba eta laurok Ondarroara. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 188. orr.
Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren -eskurtsioaren, ibilaldiaren...- inpresioak kontatu genizkion elkarri. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 128. orr.
Westminster Bridge ondoan zeuden, Tamesis ibai ertzean, ea ontzia noiz iritsiko eskurtsioari hasiera emateko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 194. orr.
Kolegioko mojek eskurtsioan eraman gintuzten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.
Abortua jasandakoen kasuan normalki horrela gertatzen zela esan baitzion Tamesis ibaitik eskurtsioan berarekin joandako neska haietako batek. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 206. orr.
Ez zekien, ibai-eskurtsio hura zela eta, zergatik esan zion azkenean baietz logelako neskatoari. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 194. orr.