Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zientziaren aurkako salaketarik larriena egiten zaio aspaldion ingeniaritza genetikoari: ahala ematen diela biologoei, alegia, itsuski lardastu eta eskuperatzeko gizakiaren hala gorputza nola gogoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.
Alexandria, eskuperaturik, alferrik aritu zen Zesarri urrikalmendu eske; urtebete gabe legioek garaitiaren berri eman zuten, baina nik doi-doi erdietsi nuen Marte-ren begitartea ikustatzerik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.
Charlestowngo gobernadoreak, handik iragaten ari zela ohartarazia, Rhet koronelari kargua eman zion hura eskuperatzeko Sullivans uhartean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 157. orr.
Chamberlain jukutrian eroririk itzulia zen Monakotik, Hitler Pragan sartua zen tiro bat ere gabe, Francok Bartzelona eskuperatua zuen eta Madrilen txanda zen orain. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.