Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urte haietako eskulturagintza aurrerakoiena imitatzen saiatzen zen tramankulu hori ez da objektiboki atsegina, baina, ez dakit zergatik, halako maitasuna genion biok, eta, haren hutsune eta tarte oteizar-metafisikoak hautsez libre gordetzea batere lan erraza ez bazen ere, saiatu, saiatzen nintzen inguratzen zuen entropia geroz eta handiagoaz [...]. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.
Eskulturgintza garaikidearen lau ikur handik. Berria - Kultura 2004-01-14
Aurten, honako ikastaro hauek eskaini dira: zeramikaren hastapenak, serigrafia zeramikoaren hastapenak, grabatu kalkografikoaren hastapenak, marmolezko eskulturagintza, zurezko eskulturagintza, brontzearen galdaketa artistikoa, eta zur gaineko dekorazioa eta polikromazioa. Berria - Kultura 2004-07-15