Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskuila eskuan harturik nagusiaren frak esekira hurbiltzen zen, edo zernahi txukuntzen hasten zen besterik gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.
Ispiluko lurruna kendu eta, eskuilaren ordez, orrazi estua pasatu nuen iletik, korapiloen eta tirakaden ardurarik gabe. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 70. orr.
Marisantz auzo lehenak bikotearen irudia ozkan jarri zuen: eskuilaz mutikoaren jantzia xahatu zuen, usain onez perdukatu eta neskatxaren matelan malinki haztuak ziren ile marrak zuzendu zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.
Lincolnen estatua erraldoia garbitzen hasi da garbitzailea eskuilarekin eta xaboiarekin. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.
Han itxura aldatu zuen eta txerri-ilezko eskuilen saltzailea zela esan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.
Suhiltzaileak eta udaltzainak barne, ia 400 langile ari dira, palak eta eskuilak hartuta, elurteari aurre egiteko lanean buru-belarri, Gasteizko Udalak koordinatuta. Berria - Harian 2005-01-27
Bitartean Porfirik eskuila berezi batez igurtzi behar zion zilborra zakurkumeari, eta egunean hiru aldiz xaboiz garbitu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.
Zutitu, eta, ile-eskuila bat harturik, orraztu eta orraztu aritu zitzaion Nora, harik eta Mathildek, ispiluari begira beti, ile guztiak inolako lotura eta korapilorik gabe laxatzen zitzaizkiola ikusirik, Norari aski zela adierazi zion arte. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.
Esekilekuan zebilen buru-belarri kapela-eskuilaren bila eta hotz eta motz erantzun zidan: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.
Esekilekuan zebilen buru-belarri kapela-eskuilaren bila eta hotz eta motz erantzun zidan: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 47. orr.
Lan berri honetan, Nina Simone handia gogora ekartzeko gauza da zenbait unetan, aurreko diskoetako gitarra elektrikoei kontrabaxuak eta bateria eskuilek hartu diote lekukoa eta sekula baino argiago geratzen da. Berria - Kultura 2006-03-02
Kolonia-uraren ontzia, lakrea, hortzetako eskuila. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.
Eskuizkribu bat ez da hortzetako eskuila erabili bat bezala botatzeko gauza. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.
Handik gutxira logelara itzuli zen, hortzetako eskuila ahoan zuelarik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.
Gela aldera joan zen, hortzetako eskuila ahoan zuela. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 173. orr.
Eskuizkribu bat ez da hortzetako eskuila erabili bat bezala botatzeko gauza: paper idatziari errespetua izaten zaio. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.
Haraxe joan ziren bizarra egiteko labana eta krema, talko hautsak, desodorantea eta hortzetako eskuila. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.
eskuila bat (8); eskuila eta (8); eta eskuila (6); eta eskuilak (3); hortz eskuila (5); hortzetako eskuila (14); ile eskuila (3); ile eskuila bat (3)