Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txoko batean, hormaren kontra bermaturik, bizpahiru eskuare zeuden; pixka bat harantzago, laiak eta aitzurrak; eta, honantzago, alboko askaren parean, luzera bateko zein besteko makila bilduma bat. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 67. orr.
Janari-etxean, lastoa ta belar ondua ugari, sabaian; atxur, eskuare, sarde, txardango, golde, periki, besabe, gurdi, gurtesi, orrazi, kabila ta uztarriak lur gainean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.
Orria pasatzean, eskuare edo belarra ebakitzeko baten irudia bilatzeko bere lanak eten egin ziren. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.
-Azpildar maiteok -esan zuen-: Azpil herri atzeratua da, pobrea, eta zuen aitzur, eskuare eta lan-tresna guztiak atzeratuak geratu zaizkizue. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 84. orr.
Eskuarea eta erratza ere badakartza sorbaldan, trapu zuri batekin batera. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.
Pala eta eskuarea beharko genituzke. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 93. orr.
Metak egiten dihardute leku malkartsuan, eta lau mika zuri-beltz inguratzen zaizkie eskuarea erabiltzen duten bakoitzean, ea zizare edo bareren bat harrotzen duten ikustera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.
Eskuareaz kolpatu, lepoa bihurritu eta saskira bota behar haiek ere. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.
Hura segan eta ni eskuarearekin. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.
Ez eskuarearen kirtenak, ez bihurkinak, ez mailuak eta ziriak, ezerk ere ez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.
Hala, bada, burua galtzen hasi zen iparrorratzaren eta astrolabioaren artean, nahastuz oihaleria eta artilleria, mesana eta tisana, bela-zurruna eta bela-tutua, karonada-argiak eta kanoi-argiak, eskotila eta eskobara, kargatzeko aginduz largatzeko partez. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.