Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuadrilla (orobat eskuadrila g.er.) iz lagun gutxiko eskuadra.

Kalearen behealdean Guardia Zibilaren eskuadrila joana zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 60. orr.

Eskuadrilla batek, ostiko batez, herrixka birrintzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

Eskuadrillaren bulegotik atera zenean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 148. orr.

-Eskuadrilla guztia suntsitua zen eta banentorren ni bakarrik neure Polikarpov I-16 xaharrarekin basera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.

Alejo Bilbao kapitainaren konfiantzazko lemazaina Bizkaia bou loriatsuan, Cervera destroyerraren hirurogeita sei kanoikada hartuta hondoratua, eta gero Polikarpov I-16 Nº 2 Ehiztari Eskuadrillakoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.

Brigada buruak Vicenteri zerbait esaten zion bitartean, eskuadrillakoek fusila bi eskuetan heltzen zuten, urduri, erne, une bakar batez ingurua behatzeari utzi gabe.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus