Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskrofula iz eritasun egoera, ganglio linfatikoen hanturak ezaugarritzen duena, edo gaixotasun kutsagarrietarako joera dakarrena.
Masturbazioari buruz, direnak eta ez direnak esaten zuten; hainbat gaitz sortzen zituela, itsu gera zintezkeela, hil zintezkeela, edo bizkarrezur muina biguntzen zela, edo tisia edo eskrofula sortzen zela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.
Morrosko galanta zen, eskrofulaz josia, eskuin begia gorago zuena ezkerra baino. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 120. orr.
Badago beste ur hotz mota bat nitroa duena [...] edaten denean barrua garbitzen duena eta hesteetatik pasatzen denean eskrofula-tumoreak sendatzen dituena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.