Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskribitu, eskribi(tu), eskribitzen (orobat eskribidu g.er. eta eskribittu g.er.) du ad idatzi.

Baina ez dot uste olerkirik eskribitzen ebanik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 122. orr.

Beharbada, zakurra zen eleberriak eskribitzen zizkiona.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 199. orr.

Ezkerrez eskribitu baitit, bere burua ez konprometitzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 330. orr.

Ahizpari eskribituko diot.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 62. orr.

Eskribitu bear zendula, eskribitu bear zendula, ta batez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 35. orr.

Baina ez da zalantzarik latinez eskribitutako obrak zirela haren zeregin nagusia edo, hobeto esateko, latina bera zela haren neke gehienen xedea.  Berria - Kultura   2004-10-02

Hearstek egunkari bat ba omen zeraman // bere ideiak oro eskribitzeko han.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus