Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskopeta (orobat eskupeta g.er.) 1 iz fusil arina, eskuarki ehizan egiteko erabiltzen dena.

Bi mando ere bageneramatzan, jatekoen eta ehizarako tresnen garraiatzeko: bi eskopeta, munizioneak, sokak, eta gainerakoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 203. orr.

Piezaren bat usaindu zuelakoan, segurua kendu eskopetari eta, kanoiari ezkerrarekin eutsiz, eskumako hatz erakusleak katua laztandu zuen, leun eta goxo.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 131. orr.

Ondo zaindu ganadua, trangatu ganbarako atea, sartu perdigoiak eskopetari!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.

Pistola poltsikoan gorde, eskopeta bizkarrean zintzilikatu, eta ganbaratxora igo nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.

Eskopetarekin jolasean ari zirela lehertu egin zitzaion bere anaiari aurpegian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 168. orr.

Aita, ondo gogoratzen dut, hormatik eskopeta hartu, kargatu, besapean jarri eta ezer esan gabe etorri zen gure atzetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.

Santa Kruz ere, apaiztu berri, etsai beltz liberalak ikusirik, haien bila irten zela eskopeta hartuta Euskal Herriko mendietan barrena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 246. orr.

Eskopeta sorbaldatik zintzilik zuela itzuli zen, txistuka, gaurdaino mantentzen zuen irribarrearekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 168. orr.

Leihotik eskopetarekin jendeari tiroka hastea. apuntatu zuen Mattinek eskopeta piztiaren kontra, baina ez zuen desarratzen Gero eskopetarekin apuntatu eta tiro bat eman zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.

Berak ere ez du hitzik atera, baina han egon da, nik agindu moduan lekuko, bere eskopeta niregana noratua, nire salbazioa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 187. orr.

Lehen keinua egin bezain laster joko nion tiroa, eta, kale eginez gero, eskopeta hustuko nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.

Herrian askok ez zekiten nola irtengo ziren etxetik: eskopeta kartutxoz ala balaz kargatuta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 30. orr.

Orduan anaia batek jaikitzera egin zuen, eta besteak oheratzera, arropak lurrera bota eta eskopeta entengan zintzilikatuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.

Errepidean pintxoak, patrol bat, kañoi handiekiko eskopetekin hiru guardia maskaratu, honago beste bat, hura maskara gabe, gaztea, autoak banan-banan begiratzen ari zena.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 83. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bi kanoiko eskopeta moderno bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.

Kanoi biko eskopeta kargatu batekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 224. orr.

Eskopeta irekian bi kartutxo sartu zituen Freddy Greenek ere, poliki itxi aurretik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.

Halako hotsa egiten dik esate baterako sastakai batek beste batekin talka egitean edo eskopeta ingeles on batek norbait hiltzeko kargatzen denean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 156. orr.

3

Han genian ehiza-zaina zakurrarekin gure zain, eskopeta-hotsa aditzen zuan bailaran: hasia zuan ehizaldia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 161. orr.

-Ez dira eskopeta-tiroak izan, Marisa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere eskopeta (7); bi eskopeta (3); bi kanoiko eskopeta (4); eskopeta bat (13); eskopeta baten (3); eskopeta besapean (3); eskopeta bizkarrean (3); eskopeta eskuan (5); eskopeta eta (6); eskopeta hartu (16); eskopeta hartu eta (9); eskopeta tiro (5); eta eskopeta (8); kanoiko eskopeta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus