Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskolatze 1 iz eskola hartzea.

Eskolatzea: 15 eta 24 urte bitarteko gazte gehienak (%59,1) ikasten ari dira.  Berria - Harian   2006-04-08

Umeen eskolatze eskasa Hirugarren Munduan eta horrekin batera etorri ohi den haurren esklabutza.  Berria - Kultura   2006-02-17

Haurren eskolatzea, esaterako.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Eskolatze berezirik izan ez balute -askorentzat haurtzaindegian edo etxean hasi zen eskolatze berezia-, larriki bakarturik eta ezgai jarraituko zuten gazte autista haiek, adimen eta jatorri onekoak izan arren haietako asko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Jaurlaritzaren arabera, azken urteotan lau arlotan eman dituzte ijitoek aurrerapauso aipagarrienak: ijito elkarteen hazkunde nabaria, ijitoen kultura ezagutzera emateko hainbat erakundek hartu duten erabakia, Ijitoen eskolatze gero eta handiagoa, eta hazten ari den teknologia berri eta komunikabideetarako sarrera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Ikasle etorkinek hezkuntzan dituzten hiru premia nagusiak aipatu zituen Olasagastik: «Hizkuntz premiak, sarritan ez baitakite ez euskararik ez gaztelaniarik; curriculum premiak, aurreko eskolatzearen edo eskolatze ezaren ondorioz; eta tutoretza premiak, bai ikastetxean bai gizartean integratzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Alabaina, laguntza publikorik ezean, eskolatzearen gastuak Seaskaren gain dira, eta, horretarako, 53.000 euro lortu nahi ditu Irratseiren bitartez.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskolatze denboraldia edo zorionaren bideak.  Herria   2002-11-14

Hedabide honek urte amaieran ezagutarazi zuen bezala, Eskolatze Batzordea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ari da lanean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Bizkaiko Herri Auzitegiak aitortu zuen adingabeek eskolara huts egiten zutela, baina ukatu zuen eskolatze prozesua abandonatu zutela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Desberdintasun handiko herrialde guztietan, kasu, guraso aberats eta kualifikazioko seme-alabek beti dute eskolatze maila garaiagoa eta hobea izateko aukera handiagoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

Are beharrezkoagoa da eskolara datorkigun ikasleak (eta familiak) bertako kultura eta eskolatze ohiturak ezagutzen ez baditu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Iranen eta mendian egin nuen aldiaren eskolatze-agiria ez zidaten onartu; eskola bera topatu nuen, gela bera, aulki bera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 3. orr.

Eskolatze-liburua entregatu zuten berak, eta ni argazkiak ateratzera joan nintzen fotomatonera.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 38. orr.

Eskolatze gastuak entraalekoak dira, ahal guttiko familientzat eskolatzea urririk delarik.  Herria   2003-09-11

Alde batetik, ijitoek ez dute eslovakiera menperatzen, eskolatze faltagatik, eta, bestetik, erakunde sozialak ijito ez direnen neurrira eginda daude eta ijitoak galduta sentitzen dira.  Berria - Mundua   2004-04-28

Horretaz gainera, planaren helburua da sasoiko langileekin lotutako adingabeen eskolatze maila handitzea, besteak beste, garraioari eta eskolako jatetxeei laguntzak emanez.  Berria - Ekonomia   2004-10-05

Gaur egun EAEn dugun unibertsitate mailako eskolatze tasa oso handia da, eta nekez joango da askoz ere gorago.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

Diote erabakiak hankaz gora jartzen duela 16 urte arteko derrigorrezko eskolatzea.  Berria - Ekonomia   2006-02-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

derrigorrezko eskolatzea (3); eskolatze tasa (10); etorkinen eskolatzea (4); haurren eskolatzea (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus