Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskolapio (orobat eskulapio g.er.) iz José de Calasanzek gazteak eskolatzeko sortu zuen erlijio ordenako kidea.

BUPeko 2. ikasturtean, Lengua eta Literaturako irakaslea Felipe Agirre izeneko bat genuen, eskolapio tolosarra bera, erdalduna, borondate onekoa baina zokormazoa baino kamutsagoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.

Bilboko Eskolapioen kartzelan leihora agertu zelako hil zuen kartzelero batek Juan Antonio Bilbao 1939ko apirilean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 86. orr.

Hamalau bat urteko haur multzo bat zen, ordura arte beste ikastetxe batzuetan ikasi eta aurrerantzean Eskolapioetan ikasteko asmotan sarrerako azterketa egitera joanak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 10. orr.

Eskolapioetan hasi nintzenez geroztik, hamar urte baino gehiagoz ia egunero hartu beharko nuen trena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 65. orr.

Beasaingo Lasalletik joan ginenon artean baziren ikasle onak eta baziren erdipurdikoak, baina denok matrikulatu ginen irailean eta denok hasi ginen Eskolapioetan batxilergoko lehenengo mailan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 12. orr.

Tolosako eskolapioetan Marcelino Marchite izan nuen frantsesezko irakasle, Erribera aldeko eskolapio bat, musikazalea eta kultura frantsesaren maitalea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 32. orr.

Tolosako Eskolapioetan nolabaiteko tradizioa zegoen, azken urtean zebiltzan ikasleek aldizkari bat egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 122. orr.

Bazuten lider moduko bat, Pepelu Retolaza, eskolapioetako apaizgai bilbotar bat, oso tipo bitala, nik gutxi ezagutu nuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

Gero, bazkaldu ere Eskolapioetako jantokian bertan egiten genuen, erdi-pentsionista.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskolapio bat (3); eskolapioetan hasi (3); tolosako eskolapioen (3); tolosako eskolapioetan (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus