Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskobatu, eskoba(tu), eskobatzen 1 du ad eskoba pasatu. ik erratzatu.

Hortik aurrera, eskobatzea, sukaldatzea, arropa garbitzea eta haurrak edoskitzea, horra bere bizitza zertara laburbilduko zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.

Txanoa hartu eta lurra eskoba nezakeen, neure eskuari muin eman eta señorita esan neskek irribarre egin zezaten nitaz errukitu gabe.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 108. orr.

Hurrena, etxea eskobatu, eta atondoko zorua garbitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.

Itxaron behar izan zuen Inés andreak kalea eskobatzeko lana buka zezan eta erratzaren kirtenarekin semeari saihetsak eztenkatzera etor zedin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.

Zapatak entregatzeaz gain denda eskobatzen nuen eta erakusleihoko hautsa kentzen nuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.

Berak eskobatzen zuen bere ganbara, ederki saiatuta zoko guzti-guztietan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 140. orr.

Behin batean, Frantzisko dohatsua Asis hiriko auzo bateko elizara joan eta hura eskobatzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 569. orr.

Haren eskuetatik erratza hartu eta falta zena eskobatu zuen. kota-uztaia jaso, aleak eskobatu, eta garbitzeko zapiaz igurtzi zuen zorua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 388. orr.

2 irud/hed

Suzko erratz batek eskobatu zuen lurra, zakarrak erreaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.

Haize leunak hedatu eta eskobatzen duen ke meharrezko gortina bezalako babesa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 172. orr.

Mairuak, ordurako Portugaleko lurraldetik eskobaturik, gure kostaldea eta bertako herriak suntsitzera etortzen zirenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 257. orr.

On Camillok eserlekuaz eskobatu zituen sei haiek amorrazioz lehertzen geratu ziren, eta tabernan garraxika ari ziren eroen modura.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus