Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esklusibo (ETCn 2.513 agerraldi; orobat exklusibo ETCn 7 agerraldi) izond bakarra, besteak eskluditzen dituena, adierazten denarena baino ez dena.

Gradurik gabeko soldaduak denentzako putak baizik ezin ditzake eskura, ohaide esklusiboa izatea jaunen plazer eta eskubidea da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 340. orr.

Bera eta biok Dato kaleko arropa denda dotore -dotore eta esklusiboegi, nonbait- batera sartu ginen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 107. orr.

Handiustea litzateke asegaiztasun hori intelektual jendearen patu esklusiboa dela pentsatzea eta ez gizaki guztiona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 126. orr.

Utzikeria eta harrokeria administratiboa ez direla Espainiako hiriburuaren ondasun esklusiboa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.

Andresek maitasun esklusibo eta muker bat zion Luisitori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Atzerriko inperiogile baten atzerritar hizkuntzari erabilera esklusiboa emanez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Metalezko balio-unitate horien gaia gobernuen monopolio bihurtzea, eta gobernuen txanpon esklusiboa irudi eta gaininskripzio ofizial bereizgarriz irartzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

Orain ez naiz ezertan ibiltzen, nire mundua esklusiboa da, neure baitara mugatzen da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 224. orr.

Espainian, arraza eta arrazialismoa, ikusi dugun aro guztian, ez da ezer berria eta are gutxiago Ortega-ren esklusiboa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.

Latina bihurtu zen sortzear zegoen Mendebaldeko kultura hibridoaren hizkuntza ofizial eta esklusibo.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Beren arte esklusiboa eta sekretua baita.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.

Ondo daki hori jende esklusiboak, buruargia eta sentibera bada.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 180. orr.

Jendearengana banan-banan eta modu esklusiboan hurbiltzeko adurra zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 187. orr.

Teknikariaren ofizioa, egitateen gainean zaildua eta trebatua, ofizio maskulinoa dela inondik ere, esklusiboa ez bada ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.

Diogun, bukatu aurretik, teoria oralistak mintzabide idatziaren jabetza esklusibotzat duen arren, urruntzea dela bat-bateko bertsolaritzaren ezaugarri nagusia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.

Jane Birkin andrearen maitalea, Jane Birkin amaren bikotea, Jane Birkin kantariaren konpositore ia esklusiboa.  Berria - Kultura   2004-07-31

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa izango luke «garrantzi berezia duten gaien inguruan erreferendumaren bidezko herri kontsultak deitzeko».  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

IV. atala: Eskumen esklusiboak eta partekatuak jasotzen dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus