Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esklerotika (orobat esklerotida) iz begiaren kanpoko geruza osatzen duen mintz zuri gogorra.

Esklerotika apur bat zimurtua zegoen, eta gogortua, antza; ninia nabarmen zabaldua; irisaren urdina lehen baino ilunagoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 329. orr.

Ordu erdiko eztul mingarriarekin hasten zuen eguna eta, eztularen eraginez, bekokiko zainak handitu eta esklerotika gorritzen zitzaion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.

Begia globo bat da, ia esferikoa, bi zentimetro eta erdi inguruko diametroa duena, zati bat opakoa (esklerotida) eta beste bat gardena duen geruza batez estalia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus