Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskifaia 175 lagunek osotua zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.
Ontzian 27 turista alemaniar eta eskifaia zihoazen. Berria - Mundua 2004-06-01
Eskifaia, nekaturik, gure ontzi herrenari ahal zen moduan nabigarazten saiatzen zen, Herkulesen dorrearen muturra noiz gaindituko eta portura noiz iritsiko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 207. orr.
Hainbat bertute, sei gaileta eta ur pitxer batekin itsaso zakarraren menpe dagoen eskifaia salbatuko zuketenak -tinkotasuna eta zuzentasuna, zuhurtzia, saiatzea, trebezia, etorri zitzaizkion laguntzera. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.
Eskifaiak almadiari helduta jarraitzea lortzen bazuen, naufragoak aintzira barea igerian zeharkatu eta palmondoz hornituriko uharte haietako batera iritsi ahal izango ziren bizirik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.
Itsasontzi grisa izango da, mamuek osatutako eskifaiarekin. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 326. orr.
Gero bere itsasontziari buruz hitz egiten hasi zitzaigun, eskifaiaz, Kuwaitez, Egiptoz, ezagututako portu eta hiriez. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 128. orr.
Diruarena aditurik, eskifaiak beste adore bat hartu zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 120. orr.
Eskifaian diren gure laguntzaileek platinoaren kontrabandoa antzeman baldin badute euren poltsen barruan adierazirik utziko dute, platinoa non gordea den edo nork aldean duen seinalatuz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 274. orr.
Smee kontramaisu irlandarra, ohi ez bezalako gizon jeniala, labankadak ematen zituena, nolabait esateko, inor mindu barik eta, gainera, Kako-oker kapitainaren eskifaiako disidente bakarra. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 83. orr.
Egunkariak banatzen hasi da eskifaiako sehia. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 21. orr.
Igande zoriontsua bizi izan dute Donibane Lohizuneko "Ur Joko" eskifaiako arraunlariek. Herria 2005-07-28
Pozarren zeuden Movistar ontziko eskifaiako kideak atzo. Berria - Kirola 2006-02-17
Mateoren aginduetara, lehorrean ziren eskifaiako besteak, halako zereginetan denak ni baino askoz zailduagoak, ekiteko prest. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.
Eskifaiako inork ez du bista jaso nahi, antxeten agurrak itzuliaren zalantza dakarkigulako begietara. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.
Ze, egia, eskifaiako gizon zailduenak, itsasoaren enbatek barik, Drakeren itzalak beldurtzen zituen,ingelesaren ordura arteko azken kolpea gogoan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 45. orr.
-Hau bukatu duk, amigo -esan zidan itsasontziaren eskifaiako zaharrenak-. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 13. orr.
Halako batean, ordea, musika bat entzun zuten goletako eskifaiakoek, eta marinelek, izuturik, behera jo zuten, beren ganberara. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 63. orr.
Gauak kabina barruan pasa genituen, hotzez dardar, beroki eta artilezko burusien azpian; eskifaiakoek tea prestatzen ziguten, urik aski izan zen bitartean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.
«Maiatzeko Discovery-ren misioarekin ISSko eskifaia egonkorra hiru astronautakoa izatea espero dute bazkideek», zioen Errusiako espazio agentziako atzoko agiriak Ganberetara jaitsi eta afaltzen harrapatu genuen eskifaia osoa. Berria - Gaiak 2006-03-04
Ontzia hondoratu eta eskifaia guztia ito egin zen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.
Eskifaia berria ematen genuen, zinez, Mihurubikoaren agindua bete genuenok. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 93. orr.
Bada, Pilar ontzia Q-boat legez erabiltzeko eskifaia egokia hautatu eta gero horixe eskatu du Ernest Hemingwayk; militar zereginetako atontzea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.
Lemari ero batek gidatu belaontzi mastagabetuko txo, eskifaia hordi batek etengabe ipurzulatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.
Bastosek bazekien Atlantiko hegoaldeko eskifaiarik onenetariko bat zuela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.
Eurek ezer ez dakite Kanarietan eskifaia aldaketa izan zelako. Berria - Euskal Herria 2004-05-26