Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esker eta txaloak jasotzen zituen, orduan, Goñi bertsolariak ordainetan. Berria - Kultura 2004-01-11
-Gogoratzen Esker Egiteko Egunaz? -esan zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 120. orr.
Esker berezi-bereziak eman nahi dizkiot, bestetik, irakurleak amaieran aurkituko duen Hondar solas ederraren egileari, Carlos Blanco Aguinagari. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.
Esker bihotz-bihotzetikoak, bada, gure irundar unibertsal horri. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 11. orr.
Esker hitzekin batera instituzioei dei bat egiteko ere probestu zuen bere hitzalditxoa. Berria - Kultura 2006-02-19
Gaztetan behinik behin, inoiz ez nion esker hitzik aditu edo estimaziorik den mendrena ere ikusi izebarekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.
Esker hitzak eman zizkioten, emakumeak frantsesez eta ingelesez, eta gizon buru txikiak euskaraz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.
Eskerrak Jainko ahalguztidunari, bere santuengan hain miragarri eta maitagarri agertzen delako beti! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.
Eskerrak Jainkoari, beraren ezin esan ahalako dohain horrengatik. Elizen arteko biblia 2 Ko 9,15
XIX. mendearen azken urteetan beste garai bat hasi zen Asisko Frantziskori eta haren idazkiei buruzko ikerketan, Paul Sabatier historialariari esker. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.
Gaur egun Venezuelan inoiz inongo gobernu batek bultzatu ez dituen aldaketak ari dira ematen, eta aldaketa horiek Chavezi esker egin dira. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 138. orr.
Berari zor diozue izatea, Jesu Kristori esker. Mielanjel Haranak emandako agiriei esker egin genezake Jazinto Rivasen lehen urteen kronologia bat. Elizen arteko biblia 1 Ko 1,30
Lapurtutako baloiei esker kontraerasoak bilatu zituen etxeko taldeak, eta geldikako jokoan oreka bilatuz erraz bideratu zuen partida (24-11). Berria - Kirola 2006-01-06
Paduan zehar paseatuko nauen bus bat hartu, eta bidean ikusten ditudan seinaleei esker dakit halako eraikuntza Chiesa Eremitani dela. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 71. orr.
Bazkide txartela garestitzeari esker, iaz baino 916.115 euro gehiago jasoko ditu Realak aurten. Berria - Kirola 2006-03-02
Baina lan horieri esker Luzaideko postari edo pietunak beti aitzina eraman du bere lana. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 171. orr.
Haizeari esker dira libre oihalontziak itsasoan. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 175. orr.
Indiak montzoiei esker irauten duela esan liteke. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 25. orr.
Gaizkaren lan finari esker-edo, Txemari eta Ainararen gutun bat iritsi zitzaigun. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 105. orr.
Cunegok Gilberto Simoni eta Andrea Tontiri hartu zien aurrea helmugan, eta lider jarri da, gainsariei esker. Berria - Kirola 2006-04-20
-Aurrerantzean, zuri esker, ez dugu eragozpen gehiago jasan beharko. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 119. orr.
Dena dela, hari esker daki dakien apurra. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 110. orr.
Tira, bagenuen sua, eta sutarako egurra, eta horiei esker horrenbestean moldatu ginen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 184. orr.
Ukendua erabiltzen baldin badut eta Jainkoaren laguntzaz sendatzen banaiz, neskame maratz bat bidaliko dizut, eta haren azpilanari esker, handik gutxira hilko zara. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.
Neure artean egin nuen buruz burukoa hasita zegoela noski eta lehen ekinaldia nik irabazia nuela, itzur egin bainion, berrogei minutuz bederen, halabeharraren mesede bati esker bederen, nire aurkariaren erasoari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.
Ernai jarri nau horrek: Juan Inazio Iztueta bost egun barru kalean izango da justiziaren eskuzabaltasun gehiegizkoari esker. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.
Beren trebetasun eta kemenari esker jabetuak ziren herrialde hartaz guztiaz, beraienetik oso urruti egon arren. Elizen arteko biblia 1 M 8,4
Imanolek agertu bezala, argi hobea zegoen han, sabaitik zintzilikatutako bi bonbilla indartsuri esker. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 195. orr.
Fantasma orok, arte sorkari orok, izateko, bere drama behar du izan, bera bertako pertsonaia den eta harixe esker pertsonaia den drama bat, hain zuzen. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 152. orr.
Alaitasunez eramaten zituen, Jaunari gorespen eta esker kantak zuzenduz: laguntzen zioten anaiek Paulo apostolua balitz bezala begiratzen zioten, gurutzea zuelako harrobide alai eta apal, edo beste Job bat iruditzen zitzaien, bere barne kemen aldagaitzagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.
Oteizari esker egin zen Gandiaga poeta. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 106. orr.
Anitz esker, beraz. Baina ez daukat Euskaltzaindiaren izendapena onartzerik. Berria - Kultura 2004-11-30
-Anitz esker, maitea. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 44. orr.
-Anitz esker baina ez dut joan nahi, ez nago gogoz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 143. orr.
"Adiskide zintzoa, anitz esker", erran zidan, eskua tinkaturik, "argibideak hartuko ditut". «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 188. orr.
· Anitz esker behar dizkizut eman, hain zure gutunaren beharretan nintzen! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 355. orr.
Esker anitz. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 96. orr.
-Mila esker anitz zure konfiantzarengatik -esan diot-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 152. orr.
Ermitari eta Basoiri esker anitz gauza berri ikusten dut eta zinez nasaiki ene herriaz ikasten ari niz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 45. orr.
-Santxo lagun, esker anitz damaizkiot zeruari, nik ezer dohatsurik aurkitu izan baino lehenago, hiri halabeharra on-aldiz harrera on bat egitera irten izana bidera. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 172. orr.
Ulertzen dut orain bere eginkizunaren emaitza ezin hobeaz ari zela gozatzen, esker emanez isilean ahalguztidunari, mirari hura lortzen lagundu izanagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.
Ezingo zitzaion inoiz zeruari nahikoa esker eman! Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 152. orr.
· Handik gutxira, neskari lagundu nion, eta mila esker eman nizkion, egin zituen guztiengatik... Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 78. orr.
Fedeak eta hunkidurak hartaratua almuedanoa belauniko jausi zen, baina gauza bakoitza bere garaian, Ala ez da asaldatuko zor zaizkion eskerronak apurtxo bat geroratzen badira, esker emateak baino lehen pozak hedatu behar du. Ezer baino lehen, gizaki guztien alde eskari, otoitz, erregu eta esker-emateak egiteko eskatzen dizut. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 210. orr.
Rachel bigarren hezkuntzako ikastetxean ari zen eta artean etxean bizi zen garaira jo nuen, Esker Emate ostegun hotz batera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.
Philip-ek New Jersey-ra gonbidatzen nau urtero Esker emate egunez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.
Hitzordu bikoitza zuten: 1937-rekin eta Esker-emate Egunaren aurreko afariarekin. Berria - Kultura 2004-12-10
Kristo anaien esker gaiztoaz kexatzen zaio anai Leoni. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 551. orr.
Kristok kexa agertu zion Frantziskoren lagun Leon anaiari, anaien esker gaiztoa eta harrokeria zela eta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 668. orr.
Ikusten zuen Jainkoak bere Seme bakarraren odol baliotsuaz salbaturiko herria beraren aginduez ahazturik bizi zela eta beraren mesedeei esker gaiztoz erantzuten ziela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 464. orr.
Bidezkoa da mesedeekin esker gaiztoko direnei hondamendia gainera etortzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.
Gizagaixo hura aurkitu zutenean, zaintza guztiz gogorra ezarri zion, esker gaiztokoa izateagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 443. orr.
Esker gaiztokoak gara etengabe hainbeste dohainen aurrean, ez baitugu on guztien kreatzaile eta emaile den Jauna behar bezala goresten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 591. orr.
Eta ni ezin naiz esker gaiztoko izan jakintza horrekin. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 53. orr.
Esker gaiztokoa! Traidorea! Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 83. orr.
Esker gaiztoko portatzen bada ere, txantxangorria du kukuak lagun estimatuena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.
-Esker mila, zuri, Cruger jauna -esan zuen andereñoak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.
Bakarka-bakarka, esker mila horiei guztiei, bihotzez. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 13. orr.
Esker mila Katalunia! Harremanak azkart ditzagün. Herria 2004-06-24
-Esker mila, baina ezin dizugu gonbitea onartu, presaka baikabiltza. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Esker mila, halaber, Gorka Elordieta lankide fonologialariari bere iruzkinengatik, bere eztabaida gogoagatik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.
Zeren eta zure gutun berri bat iritsi baitzait orain berean -esker mila, bihotzez!-, eta hori ez da egunoroz gertatzen den pozgarria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 51. orr.
Horra beraz zergatik kasu horretan egin duzunarentzat esker mila bihurtzen dizkizudan eta izigarri atsegin dudan gure Aita Sainduak Tarragonako artzapezpikua kardinale egin duelakotz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 196. orr.
-Esker mila -erraiten diot. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 33. orr.
-Esker mila, seme: ez nuen zuganik gutiago igurikitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 380. orr.
Esker mila, esan du mutilak ogitartekoak jaso dituenean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 102. orr.
Esker mila, murmurikatu du Lainez irriberaren aurrean, eta kanpora egin du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 79. orr.
Esker mila beroenak Berlingo Orkestrari! Berria - Kultura 2006-04-06
Beno, zera, esker mila guztiagatik. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 119. orr.
Debozioz eta esker onez, probidentziaren errukitasun mugagabea ezagutzen zuen orduan, esker-mezak atera, eta berriro ekiten zion bere bizimodu barreiatuari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 486. orr.
Hitzaldi hori berdin egin izan dut esker-mezetan nola bataioetan, sendotzetan, apalkuntza-egunetan eta jai-egunetan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 81. orr.
Bekan edo sekulan ikusi ez dena, barnean bezainbat kanpoan baitziren jendeak, denek ixiltasun haundienean mikroeri esker meza guzia segitu dutelarik. Herria 2004-08-12
Aiherrako koralari esker meza eder batekin hasi egun hori herriko besta giro batean bururatu da ontsa ilundu ondoan. Herria 2002-09-12
Neure esker ona nahi nioke erakutsi, baina ez dakit zer egin hari mintzatzeko; eta okasioa kausi baneza ere, ez nekike agian zer erran, ahalkearen ahalkez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 222. orr.
Oraindik ez diot esker ona adierazi gure Sprague andre gaixoari, oparituriko marrubi-koilararengatik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 95. orr.
Oraindik ez diot esker ona adierazi gure Sprague andre gaixoari, oparituriko marrubi-koilararengatik;Zeren, noiz eta bihurtzen baita nagusiaren nagusitasuna nagusikeria eta haren harrotasuna harrokeria, orduan akabatzen baitira menekoaren esker onak eta mirespenak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 95. orr.
Oraingo liburuan, bildu egin ditu horietarik zenbait, esker onean egituratu, argazki esanahidunak erantsi, eta erraz eskaini irakurleoi. Berria - Kultura 2006-01-31
Zeren eta gauza handia baita esker oneko izaitea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.
Esker oneko ohar bat idazten hasi nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 14. orr.
Abagune ezin hobea, zalantzarik gabe, esker oneko ezaugarri bat gure herriari eskaintzeko, Arantzazuren alde egin duen guztiagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 11. orr.
Gainerakoa ez zen esker oneko eta harridurazko adierazpen soil bat baizik, balio urriko dohainen truk. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.
Oso hunkigarria izan da ikustea nola hiritarren bihotzek dar-dar egiten zuten esker onez gainezka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Jainkoa bedeinkatuz hartzen dugun esker onezko kopak, ez al gaitu Kristorekin bat egiten beronen odolean. Elizen arteko biblia 1 Ko 10,16
Kristok gaizkilerik handienarekin erabili izan balu nirekin izan duen errukia, ziur nago hura ni baino askozaz ere esker hobekoa izango litzatekeela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 776. orr.
Nire esker onik zintzoenak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 213. orr.
Eraman ezina zitzaion jendearen esker txarra, politikarien joko narrasa, monarkiaren gainbehera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 156. orr.
Funtsezko arrazoi askorik ez da, harentzat esker onik ez izateko eta, esker txarra emateko azaleko aitzakia zerbait besterik ez eta, beste alde batetik, gizakiaren janiza hut-hutsa bakarrik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 164. orr.
Banekien nahi baino sarriagotan aipatu beharko nituela horrelakoak, nahiz horrek esker txarra besterik ez ekarri. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 13. orr.
Haren merituei esker, bere esker txar eta mespretxuagatik galdutako gorputz-atalen mugimendua berreskuratzea lortu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 861. orr.
Ene anaiok, urrun zaitezte esker txarraren bekatutik eta ardura zaitezte beti Jainkoa goresten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 973. orr.
Ez da nire asmoa jasotako aholkuok esker txarrez ordaintzea. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 40. orr.
Ez dut ezer jakin nahi esker txarreko lana eta esker oneko plazerra nahasten dituen abokatu batekin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.
Lan zikina eta esker txarrekoa da berea. Berria - Kirola 2006-04-20
Meatzetan dagoen zereginik esker txarrekoena: aurrekoek egindako zuloak betetzea zen haren lana. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 17. orr.
Aurreko bi egunetan, bera aritu zen konorterik gabea artatzeko erizain-lan esker txarreko eta nekosoetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.
Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz izango dira; biraolari, gurasoentzat errebelde, esker txarreko eta erlijioaren aurkako. Elizen arteko biblia 2 Tm 3,2
Esker txarreko lotsagabe galanta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.
Jaun errukitsuak egin zizkien mesedeak kontatu zituzten, eta, inoiz zabar eta esker txarreko izan baziren, zentzabidea eta penitentzia eskatzen zioten apalki aita santuari eta baita gogo onez onartzen ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.
Léonek ez zuen esker txarreko agertu nahi, eta afari bat eskaini zien bazkariaren ordain, Jainkoaren epai zuzenaren bidez, gizon haren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatu zen, esker txarrekoa izateagatik eta Jainkoa mespretxatzeagatik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.
Mendebaldeko alemaniarren heren baten ustez, ekialdeko alemaniarrak esker txarrekoak dira. Berria - Mundua 2004-10-06
Oso esker txarrekoa naiz, badakit, baina burua bueltaka hasten zait errietaka hasten zaizkidanean, eta gauza tristeak baizik ez zaizkit bururatzen! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.
Harrokeria eta puzkeria baino ez zaizkigu geratzen horrelakoetan, eta oso esker txarreko bidaideak dituzu horiek. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 129. orr.
Prusiako protestante maltzurrak, Errusiako ortodoxo zismatikoak, eta esker txarreko austriar katoliko zitalak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.
Eskerrak Umbertok bizpahiru egunez behin ekartzen zizkidan liburuei, haietan bilatu nahi izaten nuen-eta eguneroko bizitzan aurkitzen ez nuen ukendua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 279. orr.
Eskerrak, tiroa jaurti eta segundo milaren bat lehenago lurrera bota nuen neure burua, eta balak eskuetan neukan potean jo eta gatzatu pasteurizatuaz blai eginda utzi ninduen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 149. orr.
Eskerrak, gurean xuabeago eta leunago portatzen den. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 69. orr.
Eskerrak, Jaunak nire arrenak entzun dituen: ez diot alferrik eskatu! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.
Eskerrak ez nintzela oren bat gehiago ari izan edo Baionara joan, bestela, aitamek zer erranen zioten Christopheri? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 140. orr.
Eskerrak ez nion esan ilargiarekin gehien sinesten dudala eguraldi kontuetan... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.
Erakusleihoa odol tanta batzuz zipriztinduta ageri zen, baina, eskerrak, buruan geratu zitzaion bala, eta ez nuen kristalik apurtu; dendaria ez zen barrutik atera ere egin. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 151. orr.
Eskerrak, kabinan sartu orduko hiru zenbaki ikusi nituela: 18 (Suhiltzaileak), 17 (Polizia), 15 (S.A.M.U.). Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.
Egia da, eskerrak gaur lainorik ez dugun. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.
Eta eskerrak herri hau txikia den, eta bertako biztanleak letretara oso emanak ez diren, zeren egunkarietako izenburuak ematearekin bakarrik nahikoa baita burua zorabiatzeko, ugariren ugariz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 151. orr.
Ez dakigu zer erantzun, seguru asko oso adimentsua izan beharko delako ergelkeria azaldu ahal izateko, eskerrak gelako iluntasunak babesten gaituen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 204. orr.
· Eskerrak zuri, Jauna, Aita txit santua, zeru-lurren erregea, kontsolatu nauzulako! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 88. orr.
Eskerrak Jainko ahalguztidunari, bere santuengan hain miragarri eta maitagarri agertzen delako beti! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.
Eskerrak eman eta gabon esan nion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 46. orr.
Ba, zera, madamak ezer ez, ezta eskerrak eman ere. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 107. orr.
Bolondresen itzulera egunean Chavez agertu zen eskerrak ematera, ez dakit zer domina motarekin batera. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 39. orr.
Orduan, eskerrak ematen ari zela, hunkitu zen gehien. Berria - Ekonomia 2004-07-27
Haiek ikustean, Jainkoari eskerrak eman zizkion Paulok, eta gogoa bizkortu zitzaion. Elizen arteko biblia Eg 28,15
Bide puska bat egina duenean, emaiten da belauniko eta Jainkoari eskerrak bihurtzen derauzko kartsuki. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 193. orr.
Badakizue nori eskerrak eman: Natilio Carvajal Posadas de Salaberriri. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 130. orr.
Hasteko, eskerrak eman behar nizkizuke, agian. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.
Nik lan egin dudanean, dinamika horretan sartuta, lanean aritu naiz horregatik inork eskerrak eman behar dizkidanik pentsatu gabe. Berria - Kultura 2004-12-08
Gurekin izan diren zenbait pertsonari, eta bereziki Alec Reid irlandarrari, gure eskerrak eman nahi dizkiegu. Berria - Harian 2006-03-23
Eskerrak ematen dizkizut, pobreak gidatzen eta santu egiten dituzun Jauna, nire anaien berri hauekin pozez bete nauzulako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.
Anaiok, eman diezazkiogun eskerrak leialki eta debozioz Jainko gure Jaunari bere dohain guztiengatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 199. orr.
Ostiako gotzaina arras eraikia gelditu zen bataren zein bestearen hitzekin eta bihotzez eman zizkion eskerrak Jainkoari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 373. orr.
Eskerrak ematen zizkidan gutunagatik eta Daviden nahia bete izanagatik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.
Soilik emaizkidazu eskerrak neure burua defendatzen erakutsi dudan kuraiagatik: bai, kuraiagatik; zeren batzuetan kuraia behar izaten baita, makurra dela sumatzen den xede bat ez hartzeko ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 439. orr.
Eskerrak emaizkion hire Sortzaileari, ni agertu naizelako eta ez dunalako hil behar izan kanpoan, sasiartean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 118. orr.
Jainkoari eskerrak eman beharko zenizkioke! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 218. orr.
Orain eskerrak eta aintza eman behar dizkiogu, eta otoitz egin beren limosnez janaritu gaituztenen eta kristau herri guztiaren alde. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1070. orr.
Horregatik, etengabe ematen dizkiogu eskerrak Jainkoari. Elizen arteko biblia 1 Ts 2,13
Denoi tente jarriz, denok umel, denok orgasmo batean, denok elkarri eskerrak ematen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 82. orr.
Eskerrak emanda irten zen kalera ostatuko ataritik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 26. orr.
Gauza guztiengatik Jainko Aitari etengabe eskerrak emanez, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean. Elizen arteko biblia Ef 5,20
Olivia Harrison eta Yoko Ono (George Harrison eta John Lennonen alargunak) agertokira igo ziren, eskerrak ematera. Berria - Kultura 2004-02-10
Mandatariak bere eserlekua eskaini zion, nahiago izango zuelakoan, baina neska mugitu ez, eta, burua pitin bat makurtuaz, eskerrak ematera mugatu zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 74. orr.
Eskerrak ematearekin batera, Afifi andereak kafe kikara utzi zuen azpilean, eta erantzun zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.
Gizalegetsu eskerrak eman, eta solasa ostera bion arteko eginbidera -hots, gure bernizen kontura- ekartzen ahalegindu nintzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.
Baina Parisek ez die horregatik eskerrak emateko eskatzen egunero. Berria - Mundua 2004-06-06
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidente Mohamed Abdelaziz, bestetik, eskerrak emateko eskutitz bat igorri zion atzo Aminatou Haiderri. Berria - Mundua 2006-01-19
Perretti eskerrak emateko gogoa zuen Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.
Eskerrak emateko era berezi samarra zuen, hori zen dena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 23. orr.
1947ko haren hondarretan Mary haraxe abiatu zen, Pauline, Patrick eta Gregoryrekin batera, Eskerrak Emateko Eguna Kalifornian eman ostean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.
Eskerrak ematekoa, askoz ere ekintza gizakoiagoa ei da, keinu garatu eta konplexua. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 51. orr.
Hitzaldia Txillardegiri eskerrak emanez amaitu zuen Beltzak. Berria - Kultura 2004-09-09
Babesa agertu digun jende guztiari pertsonalki eskerrak emateko aukerarik izango ez dugunez. Berria - Euskal Herria 2004-10-19
Eman eskerrak, bedeinka haren izena! Elizen arteko biblia Sal 100,4
· Del Valle, berriz, eskerrak sutsuki emanez, bizkor sartu zen, Weber bat-batean ideiaz aldatuko ote zen beldur. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 243. orr.
Zeruari eskerrak eman eta eman ari zen Don Fernando, egin zion mesedeagatik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 77. orr.
Arrisku handietatik salbatu gaitu Jainkoak; horregatik, eskerrik beroenak ematen dizkiogu, Antioko erregearen kontrako borrokan lagundu digulako. Elizen arteko biblia 2 M 1,11
-Eskerrik asko -xuxurlatu nuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.
-Eskerrik asko, Diego. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 273. orr.
-Eskerrik asko, Oute, estimatzen diat. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 33. orr.
-Eskerrik asko -esan dugu hirurok. -Bai, eskerrik asko... Zer zen hori? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 53. orr.
-Ez, ez, eskerrik asko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 184. orr.
Ze ondo, eskerrik asko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 21. orr.
Eskerrik asko, Jauna, eskerrik asko. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.
-Eskerrik asko, eskerrik asko, semetxo -esan zuen gotzainak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 209. orr.
-Ez, eskerrik asko. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 9. orr.
-Moldatzen naiz bakarrik, eskerrik asko. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.
-Eskerrik asko, andrea -esan zuen ahoa beterik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.
Eskerrik asko, Cienfuegos, baina nik ez dut gura inork libra nazan hil behar honetatik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 152. orr.
-Primeran, eskerrik asko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 251. orr.
-Ez, andrea, eskerrik asko. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 155. orr.
-Ondo nago, eskerrik asko -esan zion-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.
-Oso ondo, eskerrik asko -erantzun zion Harryk, egindako erosketa guztiekin bera, Ron eta Hermione inguratu zitzaizkionean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.
-Katilukada bat te, besterik ez, eskerrik asko -erantzun zuen Williams andreak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 32. orr.
Eskerrik asko, bihotzez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 97. orr.
-Lanorduetan ez, baina eskerrik asko hala ere. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 187. orr.
Eskerrik asko afari eta ikuskizunagatik, Congo. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 436. orr.
-Gabon ba, izeba Kate, eta eskerrik asko gau atsegin honengatik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 316. orr.
-Tira, agur eta eskerrik asko bisitarengatik -esan zuen lehor emakumeak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.
Eskerrik asko etortzeagatik! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.
Eskerrik asko, eskerrik asko nire eginbeharra horrenbeste erraztearren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 253. orr.
· Txibista deigarri batez hornitutako fardela eman zion eta “eskerrik asko” lotsatu batekin batera jaso zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 131. orr.
Jainkoari esker du haren mezulariak arrakasta, haren hitzak du dena arautzen. Elizen arteko biblia Si 43,26
Jainkoari esker bizia salbatu zuen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 54. orr.
Jainkoari esker, orai jakintsunek badakite umeñoaren eritasun zonbeiten sendatzen, amaren sabelean delarik oraino. Herria 2003-07-31
Jainkoari esker eta [osasun] azterketei esker lortu duela uste dut. Berria - Mundua 2004-12-19
Aita oraino azkar da Jainkoari esker eta ama ez da batere zangoetarik herrestatua. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 123. orr.
Frantziskok erantzun zion mezulariari Jainkoari esker librea zela eta ez zegoela herri-agintarien eskumenean, gorengo Jainko bakarraren zerbitzari zela eta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.
Hornitu zeuen artalde, larrain eta dolareko emaitzez, emaiozue Jaunari zeuen Jainkoari esker lortu dituzuen ondasunetatik. Elizen arteko biblia Dt 15,14
Espero dut, zuek eta zuen seme-alabak, Jainkoari esker, ongi izango zaretela eta gauzak zeuek nahi bezala aterako zaizkizuela. Elizen arteko biblia 2 M 9,20
Banituen, halere, baditut oraindik, Jainkoari esker, anaiak eta haurrideak Eliza hortan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 98. orr.
Orduan, eskekoek: "Ongi, Jainkoari esker". Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.
Felipe, Jainkoari esker Espainiako, bi Sizilietako, Jerusalemeko eta abarreko Erregek, gure adiskide maite eta hain maitagarri, aita Pacheco Toledoko Kardinale eta, Kristo baitan Guztiz Agurgarriari! Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 196. orr.
Jateko nahikoa badugu hemen, Jainkoari esker! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 211. orr.
Hemen gauzak baretu egin dira, Jainkoari esker. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.
Langileak, kristau onak, fededunak oso, Jainkoari esker. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 63. orr.
Jainkoari eskerrak, ez dut nik zuetako inor bataiatu, Krispo eta Gaio izan ezik. Elizen arteko biblia 1 Ko 1,14
-Jainkoari eskerrak, ezin naiz kexatu -esan zuen Sobakevitxek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 214. orr.
Ni, Jainkoari eskerrak, ez naiz atera aita bezain ganorabakoa, eta ederki dakit bakarrik moldatzen, ama gajoak besterik uste duen arren. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 117. orr.
Beraz, Jainkoari eskerrak, Mollyk gurera etortzen jarraitu zuen egunero, tea hartzera, eskola ostean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 37. orr.
Baina, Jainkoari eskerrak, munduan badira pertsona ulerkorrak eta gupidatsuak ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.
Berrogei urte eta gehiago ditu orain, baina, Jainkoari eskerrak, ezin hobeto dabil osasunez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 55. orr.
-Tira, Jainkoari eskerrak! -esan zuen emakumeak-, ez bainuen Walter lotsarazi nahi, inondik inora ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.
-Dena ongi joan da, Jainkoari eskerrak! -adierazi zuen Xanek hurrupa luzea edanez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.
Orain askoz gutxiago edaten du, jainkoari eskerrak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 83. orr.
Nire bigarren senargaia maritxu porrokatua zen eta erdi inpotentea, baina harekin ezkontzeko zorian egon nintzen, ezkontzeko zorian besterik ez Jainkoari eskerrak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.
-Mila esker -esan nion ia ahapetik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 94. orr.
-Mila esker, osaba. -Mila esker, jaunak, nire aldera hain luzaro erakutsi duzuen interesagatik eta hortaz nireganako agertu duzuen estimuagatik! Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.
Mila esker, jaun-andreok. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 50. orr.
-Mila esker, baina ezin dugu. -Mila esker, berriz ere -esan zuen, eta berriro irribarre egin zidan, irribarre bortxatua, ez baina ezta beroa ere. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 41. orr.
-Mila esker, seguru ederto dauzkadala -murmurikatu zion belarrian, eta musua eman zion lokian-. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 147. orr.
-Mila esker niri hori gogorarazteagatik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.
-Mila esker, ertzain jauna, mila esker. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.
Mila esker, mila esker, oso atseginak zarete, baina ez. Berria - Harian 2005-05-08
-Ez, mila esker -erantzun zuen neskak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 31. orr.
-Ez bazina etorri, hor berean hilen nintzen; mila esker! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 124. orr.
Bihotzez, mila esker! Txillardegi «Putzu», 1999 - 30. orr.
-Ongi -hark erantzun-, mila esker. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.
-Ez du merezi, mila esker. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.
-Ezin gusturago, jauna, mila esker -erantzun zuen gazteak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 33. orr.
Gero arte, amatxo, eta mila esker. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 148. orr.
Oso ongi etorri zait, Potter, mila esker... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 290. orr.
Mila eta mila esker, dena konponduta dago. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 130. orr.
Etxetik joan? Ez, mila esker. Berria - Kirola 2006-01-05
abstentzioari esker (8); ahaleginari esker (18); akordioari esker (23); aldeari esker (8); amari esker (8); atzoko garaipenari esker (9); aurrerapenei esker (10); babesari esker (20); bati esker (311); bati esker lortu (10); batzuei esker (22); batzueri esker (17); berari esker (60); bere esker (24); bere esker ona (19); bereziari esker (8); berriari esker (16); berriei esker (23); bikainari esker (12); bitartekaritzari esker (12); borrokari esker (19); botoei esker (34); da esker (8); diruari esker (14); egindako lanari esker (31); ekimenari esker (10); elkarteari esker (13); ere esker (11); errukiari esker (9); esker askatu (8); esker atera (15); esker aurrera (8); esker baizik (16); esker bakarrik (8); esker bere (9); esker bero (12); esker beroenak (34); esker bizi (57); esker bizi dira (11); esker da (23); esker dago (9); esker dela (9); esker dira (9); esker edo (10); esker egin (48); esker egin zuen (10); esker egiten (8); esker eman (9); esker ere (17); esker eskuratu (8); esker eta (63); esker euskal (8); esker eutsi (9); esker ez (48); esker ezagutu (20); esker ezagutzen (10); esker gertatu (9); esker gertatzen (8); esker ikasi (14); esker irabazi (40); esker irabazi zuen (11); esker iritsi (17); esker izan (78); esker izan da (13); esker izan duk (20); esker izan zen (10); esker izango (9); esker jakin (29); esker jakin ahal (8); esker jakin nuen (8); esker lortu (124); esker lortu da (8); esker lortu ditu (8); esker lortu du (18); esker lortu dute (8); esker lortu zuen (25); esker lortu zuten (10); esker lortuko (8); esker lortutako (17); esker lortzen (15); esker mila (47); esker nagusitu (10); esker on (52); esker ona (229); esker ona adierazi (13); esker ona agertu (9); esker ona azaldu (10); esker ona eta (13); esker onak (26); esker onaren (20); esker onartu (12); esker oneko (167); esker oneko agertu (9); esker oneko hitzak (21); esker onekoa (32); esker onekoak (8); esker onez (162); esker onez hartu (9); esker onezko (88); esker onezko meza (15); esker onezko otoitza (14); esker onik (24); esker soilik (11); esker sortu (14); esker sortzen (8); esker txarra (15); esker txarreko (45); esker txarrekoa (21); esker txarrekoak (9); eskuzabaltasunari esker (12); eta berari esker (9); eta esker (137); eta esker on (10); eta esker ona (23); eta esker oneko (26); eta esker onez (21); eta esker onezko (8); eta haiei esker (9); eta hari esker (24); eta horri esker (164); eta mila esker (8); fedeari esker (25); gainsariei esker (10); garaipenari esker (21); gol bati esker (24); golari esker (23); golei esker (30); graziari esker (19); gure esker (26); guztiei esker (9); haiei esker (71); handiari esker (11); hari esker (139); hartzeari esker (13); hauei esker (17); heieri esker (8); hiri esker (22); hiri esker izan (20); hitzarmenari esker (16); honi esker (78); horiei esker (99); horieri esker (12); horri esker (725); horri esker ez (12); horri esker irabazi (8); horri esker lortu (23); huni esker (12); hutsei esker (8); i esker (10); indarrari esker (23); izanari esker (12); jainkoari esker (74); jarrerari esker (8); jaunari esker (19); jokoari esker (8); laguntzari esker (79); laguntzei esker (12); lan horri esker (15); lan onari esker (10); lanari esker (154); lanei esker (12); legeari esker (11); liburuari esker (9); merezimenduei esker (15); merituei esker (18); mila esker (219); milla esker (12); mugimenduari esker (10); nire esker (31); nire esker ona (20); niri esker (14); onari esker (36); onei esker (9); oso esker (10); parte hartzeari esker (8); politikari esker (10); presioari esker (10); puntuei esker (8); ri esker (21); sariari esker (8); sostenguari esker (10); taldeari esker (8); zeinari esker (11); zuri esker (31)
deneri eskerrak (8); eman eskerrak (18); ere eskerrak (22); ere eskerrak eman (10); eskerrak bihurtu (42); eskerrak bihurtu ditu (8); eskerrak bihurtuz (10); eskerrak bihurtzen (25); eskerrak bihurtzen dituzte (8); eskerrak eman (513); eskerrak eman behar (48); eskerrak eman beharko (11); eskerrak eman ditu (10); eskerrak eman eta (36); eskerrak eman nahi (55); eskerrak eman nizkion (28); eskerrak eman ondoren (8); eskerrak eman zituen (10); eskerrak eman zizkidan (10); eskerrak eman zizkien (60); eskerrak eman zizkieten (11); eskerrak eman zizkion (87); eskerrak eman zizkioten (16); eskerrak emanez (64); eskerrak emango (12); eskerrak ematea (14); eskerrak emateko (73); eskerrak ematen (105); eskerrak ematen dizkiot (19); eskerrak ematen dizkizut (14); eskerrak ematen zizkion (13); eskerrak ematera (18); eskerrak ere (25); eskerrak eta (22); eskerrak ez (39); eskerrak gure (16); eskerrak horri (17); eskerrak jainkoari (21); eskerrak zuri (29); eta eskerrak (193); eta eskerrak eman (58); eta eskerrak ematen (15); eta horri eskerrak (10); eta jainkoari eskerrak (10); guztiei eskerrak (18); guztiei eskerrak eman (13); hari eskerrak (13); horri eskerrak (14); jainkoari eskerrak (113); jainkoari eskerrak eman (17); jainkoari eskerrak emanez (8); jaunari eskerrak (10); zuri eskerrak (11)
eskerren bihurtzeko (11)
eskerrik asko (660); eskerrik asko esan (13); eskerrik asko eta (12); eskerrik asko zure (8); eskerrik beroenak (53); eskerrik hanitx (23); eta eskerrik (32); eta eskerrik asko (26); ez eskerrik (8); gure eskerrik (8)