Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskematizatu, eskematiza(tu), eskematizatzen (orobat eskematu g.er.) du ad eskemara murriztu.

Errealitatea eskematizatuz eta horrenbestez sinplifikatuz, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.

Karta horren bertze eskematizatua den kopia bat egin dut irakurleak bidaiaren urrats nagusiak segi ditzan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 51. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Naturala da "litekeena" kontzeptua "maiztasun handikoa" bezala ulertzea, eta uste izatea hizkuntzalariak gramatikalaren eta ez-gramatikalaren artean egiten duen bereizkuntza zorrotzaren zergatia, hizkuntzaren "errealitateak" erakusten duen konplexutasuna gehiegizkoa izanik, eredu eskematu batekin konformatu beharrean datzala, "zero maiztasuna, eta maiztasun erabat txiki guztiak ezinezko-rekin" ordezkatuz, "eta maiztasun handiak litekeena-rekin."  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus