Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskandalagarri (orobat eskandalugarri g.er.) izond 1 eskandalizatzen duena, eskandalua sortzen duena. ik eskandaloso.

Nire aitaren lagun mina da; jenio gorena; poeta eskandalagarria eta inor baino hobea bere generoan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 77. orr.

Ingalaterra protestantean behinola gurtua zen aita santua orain Erromako apezpiku eskandalagarria besterik ez zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.

Oroitzen zuen, bai, Morrison, irakurri zuen zerbait, amerikar eskandalagarri hari buruz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Zazpi gauetan iraun eragin zuten ikusleek ustezko ikuskizun eskandalagarria.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.

Orduan isun jakinarazpen bat jarri zion gure aitari, debekatuta zegoelako hark egin zuena egitea, jendeari ziria sartu nahi izatea bulegoan gauza eskandalagarriak saltzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 55. orr.

Ez oso idazle arrunta, beraz, Nodier hau, gaur bertan ere nekez burutuko litzatekeena, arazoak ekarriko lizkiokeena idazle elkarte bati baino gehiagori; baina ez errebelde itsu eta fanatikoa, baizik eta lasaia, umoretsua, argia, bere joera eskandalagarria ondo baino hobeto defendatzen zekiena bere bibliotekari erudizioaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.

Ortega-k konparazio harrigarri -eskandalagarri?- bat erabiltzen du bere tesia psikologia pertsonalaren maneran argitzeko: "xxxx".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 170. orr.

Herri xehearentzat, Vargasena zinismo hutsa zen, zinismo eskandalagarria.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 20. orr.

Kearney andreak esan zuen tratu eskandalagarria eman ziola batzordeak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 217. orr.

Pintoreak beti biluzik pintatzen zuen andrea, eta gero saldu egiten zituen andrea larrugorritan zegoen koadro eskandalagarri horiek.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.

Giro bikain honetan, apezen askatasunak ez dauka deus eskandalagarritik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.

O'Madden Burke jaunak esan zuen inoiz begien aurrean ikusi zuen ikuskizunik eskandalagarriena izan zela hura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 216. orr.

Herritar guztiek, politikariek barne, eskandalagarritzat jo zituzten torturak.  Berria - Harian   2005-05-05

2 (izan aditzarekin)

Inolaz ere ezin nuen ulertu mutilaren nahia ez aski izatea auzia bertan ebazteko: ez zitzaidan buruan kabitzen, eskandalagarria zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

Gerra Zibilean nazioarteko faxisten esku hartzea eskandalagarria da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Eskandalagarria da Frantziako agintariek ihesa eragozteko neurririk hartu ez izana.  Berria - Mundua   2004-08-25

Istorio lotsagarria eta eskandalagarria zen, gure aita asaldatu hark inondik ere ulertu nahi ez zuena.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.

Barbarossak Veronika Lakeri ematen zizkion besarkadak eskandalagarri samarrak ziren begira geunden guztiontzat.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

Emazteak soldadoz beztiturik ikustea eskandalagarria zaie batzuri.  Herria   2005-07-07

Beste muturrean, berriz, desberdintasun biologikoa eskandalagarri zaie, gizarte-ordenarekin ados ez, eta jende guztia berdin-peto nahi luketenei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 137. orr.

AHTren kostua «eskandalagarria» dela salatu du Aralarrek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Hori izugarria, eskandalagarria da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Peter Hainek, berriz, atzo esan zuen torturak «nazkagarriak, eskandalagarriak eta onartezinak» eta AEBek gidatutako koaliziorako «orbana» direla.  Berria - Mundua   2004-05-14

Fusilamendu klandestino haiek baino ia eskandalagarriagoa zen berarendako hildakoek basamortuan ehortziak irautea hogeita hiru urte geroago.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.

Eskandalagarriena zera da: frogaturik geratu izana hain gauza erraza dela bizitzaren erro-erroan dagoen gaia maneatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

Esapiderik loretsuenekin apaindu behar dira madarikazioak; ahalik eta eskandalagarrienak izan behar dute; izan ere, hain da eztia eskandalizatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eskandalagarri hornitutako arra eskaintzen da erronka handietarako.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 74. orr.

Baita galera bikoitz horrek norberaren txoko batean lehen bezain erremediaezin eta eskandalagarri irauten badu ere.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 15. orr.

Emaztea eta bien artean berealdiko iskanbilak pizten ziren eta denen aho mihitan zebilen, eskandalagarri, batik bat. Buxi doktorearen eta Um Hamidaren ahotan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.

Gizon zaharra zen sasoi hartan, bizar-zuria, eta lumadun ginbail bat zeraman, zenbait pertsona zorrotzen eskandalagarri.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

Gaitz tanta batek zalantzaz zikintzen du sustantzia jator guztia, bere eskandalagarri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 234. orr.

• 4 (izen gisa)

Eskandalagarri sinpatiko hori, entzun dut zerbait, bai.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

5 burrunbatsua.

Anaiaren burrunba ez zen pianoarena bezain eskandalagarria izan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskandalagarria da (11); eskandalagarria dela (5); eskandalagarria eta (4); eskandalagarria iritzi (3); eskandalagarria zen (3); eta eskandalagarria (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus