Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskainka (orobat eskainika g.er.) 1 adlag eskaintzen.

Azalean bi gizon ikusten ziren elkarri ukabilak eskainka, trakeski irudikatuak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Hurrengo larunbatean azaldu nintzen boleran, lasai, Peter Stuyvesant eskainka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 206. orr.

Iturri garbiak eta erreka bizi-biziak, ugari eta bete-betean ur gardenak eta onak eskainka.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.

Geu ginen, esaten dizute ordea eskuineko euskal abertzaleek, geu ginen urtero hemen azaltzen ginenak lore eskainka, Euskal Herriaren menpekotasuna salatu eta Espainiaren harrokeria jotzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 186. orr.

• 2 (izen gisa)

Halaxe egin zuen Don Kijotek; elkarri eskainka bizian jardun zuten biek, zein baino zein areago.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus