Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esfortzurik ez egiteko eskatu zidan berriro. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 115. orr.
Azken esfortzua eginda, Peterrek haitzera igo zuen Wendy. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 129. orr.
Auzi honetan, funtsezkoa baita esfortzuak batzea. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Ez du kontuan izan orain arte egindako lana eta esfortzua. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Esfortzua da, txirrindulari asko aldatsaren bukaeran irribarrez doazen irudipena ematen digun neke hori bera. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 12. orr.
Berak, bizirik zegoen senitarteko bakarrak, ez zuen esfortzurik aurreztuko gogo hori bete zedin. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 14. orr.
Teknikak, ez dago dudarik, bizimodua hobetzen du, esfortzuak eta indarra aurrezten ditu. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 47. orr.
Irribarre egiten saiatu zen, bihotza lehertzeko zorian esfortzuagatik eta emozioagatik. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 99. orr.
Jakina da muskuluen esfortzutik ateratzen dela mugitzeko behar den energia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.
Bizitzan norberaren esfortzuz eta inori ezer zor gabe gora egitea. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 132. orr.
Harrituta dirua hain erraz, hain esfortzu gutxi eginez irabazteagatik. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.
Erremateko ilaretan jarrita esfortzuari eutsi ezin dion adreilua, paretan jarrita ere ez da izango kargari eusteko behar bezain sendoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.
Failak mugitzen dira esfortzua dagoelako. Berria - Euskal Herria 2004-11-21
Normalean bihotzetik eri dauden pertsonek esfortzu fisikoa egiteko neke handiak izaten dituzte. Berria - Gaiak 2006-02-15
Bai Carlos Araujok bai lekukoek beraiek ere esfortzu handia egin behar zuten haren eztarritik ateratzen ziren marmarrak entzuteko. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 7. orr.
Pena dela Donostian horrelako kontzertuak egiteko leku hoberik ez egotea, bera kontzentrazio esfortzu handi bat egiteko prest zela baina publikoaren laguntza behar zuela horretan, isiltasuna alegia. Berria - Kultura 2004-09-12
Esfortzu handi bat egin aurretik sprint txiki bat egitea onuragarria da. Berria - Gaiak 2004-08-21
Deus esan gabe begiratu zidan, harriduraz; begietan nabari zuen esfortzu ikaragarria egiten ari zela nondik nora ezagut nezakeen ulertzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 457. orr.
Azken erasoa Israelek Egiptori bidalitako mezua da, egiten dituen esfortzu politikoak axola ez zaizkiola erakusteko. Berria - Mundua 2004-09-08
Bero ikaragarria denean edo esfortzu gogor bat egitean, gatza galtzeak arazoak ekar ditzake. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.
Denbora luzean esfortzu jarraituan jarduteko egokituta dauden muskuluak (oxigeno-horni ona behar dutenak). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.
Azken txanpan Titinek eta Pascualek meritu handiko lau tanto egin zituzten, esfortzu ustela izan zen baina. Berria - Kirola 2006-01-29
Sukalde bazterretik esku bakar batez aulki bat hartu eta ageriko esfortzurik gabe haren gainean zutituz, arasa garai batean arakatu zuen, pipermin idor bat aurkitu arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.
Sasoi betean ez dagoenez, mutur-muturreko esfortzuetan zerbait antzeman lezake, eta, beharbada, beste batzuek baino komeria gehixeago izan lezake onenekin ibiltzeko. Berria - Kirola 2004-04-04
Ibilbidea oso bestelakoa izan arren, esfortzu maila oso da berdina kasu bietan, ia topean, muga anaerobikoaren gainetik ibili behar izaten baita. Berria - Kirola 2004-09-28
Muskulu ildaskatuak, berriz, esfortzu-eskala askoz zabalagoa du, eta abisatu egiten du gehiago ezin duenean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.
Abstrakzio-esfortzu zail bat eginez soilik hel nintekeen urte haietara, hiriaren koloreak ezabatuz, hormei beren tonu ilun eta soila emanez, eta oinezkoentzako kaleei beren autoak itzuliz. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.
esfortzu fisikoa (3); esfortzu handi (5); esfortzu handia (17); esfortzu handia egin (12); esfortzu ikaragarria (4); esfortzu maila (3); esfortzua egin (3); esfortzua eta (3); esfortzurik egin gabe (3); esfortzurik gabe (10); eta esfortzu (6); eta esfortzua (3)