Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esfingearen igarkizuna asmatu uste zuen Edipok: ”Zein da ahots bakarreko izakia, lau hankakoa, bikoa eta hirukoa?”. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.
Edipo eta Esfingea, lurrontzi puskatu batean ume-marrazkieran pintatuak, Atenea, Erineak edo Eumenideak, edo dena dela derizten zer horiek guztiak, Hannarentzat, egiazko dira, ez alegiazko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 214. orr.
Harritzar handi bat zen, cromlech berri bateko lehen harria, garai modernoetako esfingea. Berria - Kultura 2006-05-07
Materia, bere pasibotasun burlati horrekin, Osotasuna bezain zahar eta engainutan aberats, Esfingea bezalako handios eta sotil. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Barraren atzealdean geldi, dena kontrolatzen, denaz jabetzen, esfingea iduri. «Kuskue tanden», 2004 - 125. orr.
Zer gertatzen da?, galdetu nahi nioke esfinge sudurmotzari, horixe litzateke normalena, baina isiltasunari eusten diot, ez naiz horri ezer eskatzen hasiko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 115. orr.
Emakumea isiltzen dela, begiratu besterik egiten ez diola, urrun, esfinge baten moduan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 109. orr.
Esfinge baten aurpegiera inperterritoa beti-bat mantentzen duen maiordomoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.
Ohe izardunei, zisne lepoko aulkiei, esfinge itxurako su-burdinei. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.
Jarrera handikia dute gogoetan, / esfinje harroa nola bakardadearen hondoan etzanik, / amaigabeko amets batean lotan iduri. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.