Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Telefonoa eseki eta armairutik kapusai bat atera zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.
Bere amaren logelara oin-puntetan itzuli, gerruntzea eta jantzia jaso eta armairuan eseki zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 129. orr.
Hala, eguna argitzen hasi zuenean, Holofernesen burua hartu eta harresian eseki zuten betuliarrrek. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 157. orr.
Horrela jakin omen zuen ikurrina Artxandan eseki zuen gaztearen berri. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 40. orr.
Sethek bere kapela kako batean eseki, eta gizalegetsu jiratu zen neskagana. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 85. orr.
Egun bakar batean dena kenduko lidakete, berokia esekitzeko iltzerik ere ez lukete utziko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.
Gortinak esekitzen ari naiz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 261. orr.
Kablea nola esegi da haietako bat. Berria - Gaiak 2004-08-19
Eta, erlikiontzi iduriko hura lepotik esekitzen zidala, kapitainak erran zidan: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 497. orr.
-Nik masta nagusitik esekiko nituzke, benetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.
Azkeneko hitzen durundia esekirik bezala geratu zen airean, nire burutazioen haize zakarren guztiro mende. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.
Saguzarrak leku epel samarrak bilatzen ditu negua pasatzeko; buruz behera esekita jartzen da, ahalik eta kuxkurtuen eta hegaletan bil-bil eginda. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 105. orr.
Maindireak kentzeari ekin dio agureak, eta altzariekin batera, paretetan esekitako margolanen aurpegi olioztatua azaltzen hasi da. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 44. orr.
Florent, aurpegia burdin sareen kontra ipinita, esekitako gorputz sabel-irekien lerro haiei begira zegoen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Ezagutzen ditut aitaren gudakide ohiak, Ministerioko kargudunak eta armadako zakurtzarrak, dirua eta apeta nahikoa izango luketenak halako margolana beren saloi pribatuetan esekitzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 56. orr.
Beatricek sokaren tormentua jasan behar izan zuen: eskuak atzean lotu eta sokatik esekita denbora luzez egon. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.
Albertoren logelara sartzean, bi tramankulu begiztatu zituen Elsak hormatik esekiak, biak ohearen alde banatan ezarriak. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 116. orr.
Etxera sartu da, ganbarara igo, eta, han, sabaitik esekiak, bi zaku handi eta lirdingatsu ikusi ditu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 227. orr.
Ataria liho eta muselinazko oihalez apaindua zegoen; liho eta purpurazko lokarriz zeuden lotuak urrezko eta zilarrezko eraztunetara, eta marmolezko eta hartzurizko zutabeetatik esekiak. Elizen arteko biblia EstGr 1,6
Baita zetazko mila xingola ere, hango eta hemengo habeetarik esekiak eta mila koloretakoak, aire korronteen eraginaz kiribiltzen eta deskiribiltzen zirenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.
Hosto gorrituz betetako adar-ertz luze-luze esekiak hautematen ez zen haize baten arabera higitzen ziren. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 98. orr.
Iparraldera jo zuten oinez, ibiltzeak halako lilura galtze bitxi bat sentiarazten ziela, hiriak bere argi-globo zurbilak esekiak zituela goian, uda-arratseko argi-gandutan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 66. orr.
Apaizek errazago esekitzen dute sotana beren integrismoa baino, eta orain "festa bai, borroka ere bai!" egiten digute aldarri. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.
Nyland jaunak Interneten eseki duen liburuan azaltzen duen teoria (www.islandnet.com) eta, batez ere, antzinako irlandar eta eskoziarren Ogam idazkera enigmatikoa euskararen bidez dezifratzea. Berria - Kultura 2004-07-02
Akaso nire hesteek emango ditek hi ere esekitzeko adina! Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.
Zubi Esekiaren sarreran daukagu hitzordua: Areetako aldean. Lehenbizi, zilarraren distira biziak eta zuritasun mateak ageri ziren, erloju lerrokatuak, kate esekiak, mahai tresna gurutzatuak, godaletak, toxak, ezpainzapitakoak, orraziak, denak apaletan paraturik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 100. orr.
Arratsaldeko hirurak ziren ostiral hartan, hain heze eta beroa ezen Cincinnatiko kiratsa kanpoalderaino zabaldu zen: kanaletik, haragi esekitik eta ontzietan usteltzen zeuden gauzetatik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 346. orr.
Eskuila eskuan harturik nagusiaren frak esekira hurbiltzen zen, edo zernahi txukuntzen hasten zen besterik gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.
Solairuetan halako lorategi eseki bana zagok, hotelak, antzokiak, bainu turkiarrak, igerilekuak, biltegiak, berotzeko eta hozteko sistemak eta azoka bat, dena eraikin berean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.
Etxe eta jauregiak ziruditen, batzuk besteen gainean jarriak, metalezko babilonia bat, arintasun hindukoa, hutsaren gainean egindako terraza esekiek, aireko korridoreek, zubi hegalariek zeharkatzen zutena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.
Argiak itzali ondoren ere, Richarden harrokeria esekia eta bere pausoen eta bere orpoz orpoko zapaten larru igurtziaren txistu gogaikarria geratu ziren oihal-dendan, luzaro. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 138. orr.
· Flanelazko janzkia eta egurrezko eseki-uztaia, zapata handi eta deformatuak, kapela marroi bat. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 46. orr.
batean eseki (4); batetik eseki (5); batetik eseki zuen (3); dezala eseki (3); eseki aurretik (3); eseki du (3); eseki egin (9); eseki egin nuen (3); eseki egin zuen (3); eseki eta (11); eseki gabe (4); eseki nuen (4); eseki zituen (3); eseki zuen (22); eseki zuten (4); esekia eta (3); eta eseki (10); eta eseki egin (5); ez dezala eseki (3); ez eseki (3); gabe eseki (3); iltze batetik eseki (3); telefonoa eseki (21); telefonoa eseki eta (3); telefonoa eseki zuen (8); zubi esekia (4); zubi esekiaren (3)