Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Lauburua ez da esbastika. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 187. orr.
Zerbait esate aldera, eta aspertuta nengoelako, galdetu nion ea ez al zuen ikusten arriskurik lauburua esbastikatzat har zezaten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 348. orr.
Hor konpon eliza eta hor konpon gurutzea; esbastikak salbatuko du mundua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 78. orr.
Basapiztia ilehoriek bata bestearen atzean harilkatzen zituzten garaipenak, beren esbastikaren azpian, eta mundu erdia haien beldur zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.
Iragan astean Savernen esbastikak eta 666 ikur satanikoa margotu zituzten hilobi juduetan. Berria - Mundua 2004-08-21
Agirietako batean esbastika eta arranoaren ikurrak nire aurpegiaren erdia hartzen zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.
Erasoak nonahi gertatu ohi dira: esbastikak Lyongo judu hilerriko 60 hobitan; Seine Saint-Denisen, talmud ikastetxearen inguruetan, [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 172. orr.
Mahaiak elkarren ondoan jarrita zeuden, eta haien inguruan eserita arropa zuriz jantzitako gizon batzuk, sendagileak edo ordenantzak ziruditenak, mahuketan esvastikak zituztela denak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 84. orr.
Gangaren erpinean harrizko esbastika bat zegoen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 278. orr.
SSetako buruzagiak Esbastikaren Kriptan giltzapeturik egonen ziren. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 291. orr.