Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esapide 1 iz esaldia, eskuarki zerbait berezi adierazten duen hitza edo, batez ere, hitz multzoa.

Hizkuntzaren ikerkuntzan, gramatika eta gramatikaren teoria da axola duena, ez hizkuntza eta esapideak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

Irudi, ideia, metafora, esapide asko dago hiztegien eta ezpainen bidegurutzeetan guk noiz jaramon egingo.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.

Fernand Braudelek proposatu zuen économie-monde kontzeptua itzultzeko, mundu-ekonomia esapidea hautatu dugu, halaxe erabili izan baita euskaraz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 16. orr.

Hitzei buruzko jardun horrek hitzak osatzen dituzten silabez eta hizkiez aritzea dakar berekin, eta hitzak batuz sortzen diren esapideez ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 24. orr.

Hitz berbera errepikatuaz, eta bigarrenari aldakuntzatxoren bat eginez, sortzen dituelako euskarak hitz berriak: esamesa, zurrumurru, nahas-mahas... eta eredu horrexeri jarraitzen dio iltzez eta giltzez esapideak ere.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 207. orr.

Metodo taxonomikoek hiztunaren esapideak aztertzen zituzten; Syntactic Structures eta The Logical Structure of Linguistic Theory liburuetako hizkuntz teoria, ordea, hiztunak esapideak sortzera bultzatzen dituzten printzipio orokorrez arduratzen zen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

"Normandiar armairu baten pareko soina", hire esapidea zuan hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Ingelesez, home esapideak adiera bi ditu: "norberaren etxea, bizilekua" batetik, eta [...] "etxera" adiera ere bai.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 165. orr.

Hortik izena, muta-cum-liquida esapidean asko zabaldu zena filologia eta hizkuntzalaritzako lanetan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Izan ere, esapide talmudikoak dioen bezala "ez ditugu gauzak diren bezala ikusten, gu garen bezala ikusten ditugu".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

Garai hartan pentsatzen dudanean, honelako esapide literarioak datozkit burura, "itxuren zeharkaldia", "ongiaz eta gaizkiaz haraindi" edo "gauaren muturrerainoko bidaia".  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 17. orr.

"Nire eginbeharra bete": bai esapide gogor eta antzerki kutsukoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.

Esapiderik gozoenak eta atseginenak erabiliz azaldu zion nola, ikusi bezain laster, ziztu bizian jo zuen Pavel Ivanovitx besarkatzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.

Norma Lúciak gustura entzuten zituen haien esapide lotsagabeak, "mingaina sartuko dizut zirrikitu guztietan, urdangatxo hori" esaterako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.

Suhar kontatzen ahalegintzen da, esapide zaharrak erabiltzen ditu, ziega osoa miragarrizko une batean biltzen saiatzen da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.

Gogoko ditu errusiarrak esapide gordinak!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.

Gaitasuna hiztunaren buruko gramatika abiapuntutzat harturik definitzen da; hiztunak sortzen dituen benetako esapideak, ordea, ekintzaren arlokoak dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 13. orr.

Gutunazalak hareazko erloju baten marrazkia zekarren albo batean, bere latinezko esapidea eta guzti: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.

Hitz eta esapide bikoitzak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 28. orr.

Izan ere, irri eta mirri bezalako esapide lexikalizatuak gogoan, hitz pare berriak sortzea denon eskueran dago.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bada mairurik kostaldean, errotikako konfiantza falta baten herri-esapide historikoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 257. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esapide asko (4); esapide bat (5); esapide bikoitzak (4); esapide edo (3); esapide hori (7); esapide horrek (3); esapide horren (3); esapidea erabiliz (3); esapideak ere (5); esapideak eta (4); eta esapide (10); eta esapideak (16); hitz eta esapide (7); hitzak eta esapideak (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus