Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esangura (1.217 agerraldi, 120 liburu eta 618 artikulutan; ETCn 2.171 agerraldi; orobat esan gura g.er.) 1 iz esanahia.

Sekula ez genuen argituko hitz haien esangura.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 139. orr.

Gogoan izan zerua [...], bai Testamentu Zahar eta Berrian eta bai rabbitar literaturan ere, maiz 'Jainkoa' esangurarekin erabiltzen dela, errespetuz haren izen santua ez aipatzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 240. orr.

Adam-en izen generikotik heldua da, halaber, 'gizaki, pertsona' esanguraz, georgierazko adamiani hitz eratorria ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 240. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

"Jainkoa, Lehen Kausa" perpausaren esangura filosofikoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 173. orr.

Hemen, nabi 'profeta' ez da hitzaren esangura zehatzean hartu behar, Israelen inoiz honelakoak izan ziren arren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 247. orr.

Gay hitza alai da, antzinako esanguran.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 260. orr.

3 garrantzia, eragina.

Diodan honek, berez "Fernandoren egia" den arren, badu gaur egun bere esangura eta mamia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 28. orr.

60ko Iraultzaren esangura handitu egiten da, baldin eta abiaburua zein izan zen kontuan hartzen bada, hau da, baldin eta 50eko hamarkadan gauzak nola zeuden ikusten bada.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 17. orr.

Hurrengo urtean beste erabaki hauek hartu ziren, biak esangura handikoak euren txikian.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 170. orr.

Eragin eta esangura handiko lagunak zeuden batasunaren aurka.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 104. orr.

Egoera beltz eta zail hartan euskara batuak aurrera egin izanak badu bere esangura berezia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 201. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus