Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esajerazio iz zerbaitez mintzatuz, benetan den baino handiago edo garrantzizkoago gisa agertzea.

Esajerazio bat iruditu zaio, gehiegikeria guztiz femenino bat, gauzak bere onetik atera gabe ere aski arazo baitituzte beren artean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.

Jarduera zuzena oztopatzen ziotela gezur hauek, esajerazio hauek.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 44. orr.

Esajerazioak esajerazio, eutsi egin nahi diot arestian zirriborratu dudan irudiari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.

Hauxe duzu erlijio edo pentsaera filosofiko guzien betiko bazka: ezinaren esajerazioa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.

Eta aurpegian etsipen eta esajerazio arrastoa zeukan, Lily hainbeste larrituz eta inguru guztian gona bilaraziz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus