Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esajeratu, esajera, esajeratzen (ETCn 261 agerraldi; orobat exageratu ETCn 160 agerraldi) 1 du ad zerbaitez mintzatuz, benetan den baino handiago edo garrantzizkoago gisa agertu.

Bazitekeen nire semea bere pena esajeratzen egotea, eta ni hartaz gupida nendin bilatzea, bere jokaera negartiarekin.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 80. orr.

Badakit, jakin, huts asko ditudala eta gauza asko egiten dudala gaizki, baina ez dago hainbeste esajeratu beharrik ere!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 56. orr.

Ez al zaik iruditzen pittin bat esajeratzen ari haizela?  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 41. orr.

Ez dizut batere esajeratzen Dusselen buruan ondo ez dabilen zerbait badela esaten badizut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 159. orr.

Alde batetik baiezkoan bageunden ere, bestetik jolas hura urrunegi eraman genuela eta esajeratzen ari ginela irudituko zitzaigun.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 73. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Carvalhok abaildura-keinu esajeratu bat marraztu zuen: [...].  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 55. orr.

Arropa esajeratuak jantziarazten zizkiok, alde guztietara eramaten dik; berak aholkatu ziok, nik uste, margotu dadin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 257. orr.

Aurpegi-keinuak eta beso-imintzio esajeratuak egiten ditu istriborreko baranda gainetik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

Esajeratua, lekuz kanpokoa, bihotzik gabea irudi lezake alderaketak, baina hala da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.

Beste batzuetan histrionikoa, esajeratua eta neurririk gabea da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 117. orr.

Bibote dirdaitsuko pertsonaia bitxi horrek koipea ematen zion Glencoe-ri, eta are Fermín Egureni ere, baina hain modu esajeratuan, ezen burlatzat pasa baitzitekeen eta ez baitzuen haren duintasuna auzitan jartzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus