Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Demetrio Cantemir, errumaniar handiki kristau ortodoxoa, Ateak Moldaviako printze izendatu K.o. 1710ean eta hurrengo urtean errusiarren aldera desertatu zuena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.
Tonita errumaniarrak ez du jokatuko, eta ez da ordezkoen eserlekuan egongo ere. Berria - Kirola 2004-06-12
Danubiar printzerrietako errumaniar jendeak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.
Honez gero, "Nicolae" hartz errumaniarrak buruz dakizki Arango eta Alta Ribagorçako mendi-pistak, Jean Françoisen Lada zaharrari uztartutako atoian. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 75. orr.
Ez dakit inork gogoan izango dituen Josef Duvrescu idazle errumaniarraren pozoitzearen ingurukoak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 163. orr.
Kamioilari turkiarra da mundua zabaltzen digun pertsonaia, izen errumaniarrak eta hungariarrak nahasten diren anabasa horretan. Berria - Kultura 2004-12-15
Pisu-jaurtitzaile edo agian mailu-jaurtitzaile errumaniarraren itxurakoa. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 45. orr.
Zalantzarik gabe esan zuen Romanek "italiarra" zela, baina Matiasek entzundako beste bertsio askotan errumaniarra zen pertsona hori, eta gutxi batzuetan poloniarra. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 75. orr.
Ionut Georgescu eskuin hegaleko errumaniarra fitxatu du Bidasoak. Berria - Kirola 2006-03-28
Fanarioten "Ideia Handiaren" porrotak adierazten zuen populazio kristau ortodoxo multinazionalak Otomandar Inperioan [...] hainbat parroki estatutan (greziar, errumaniar, serbiar, bulgariar, albaniar eta georgiarrean) banatu beharko zuela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.
Atxilotuek ustez emakume errumaniarrak prostituitzera behartzen zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-06-23
Sortzez, errumaniarra. Berria - Harian 2006-03-21
Basaurin herenegun atxilotu zuten gizonezkoak 32 urte ditu, eta errumaniarra da jaiotzez. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Obra hau hogoi hizkuntzetan aurki ditaike beraz gaur, eta gerorat, errumaniarrez, hindiz eta Italiako friuleraz ere plazaratua beharra omen da. Herria 2003-07-24