Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erruleta iz zorizko jokoa, horizontalean biratzen den gurpil batean jokatzen dena.
Areago bizkortu zuen Maxek abiada: gorria, beltza, erruletan bezala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.
Halako batean, funtsak kasinoaren erruletan gorriaren alde egin eta beltz atera zen: LTCM erraldoiak errubloari botatako trabesa galdu egin zuen, eta funtsak porrot egin zuen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 236. orr.
Erruletako bolari nola, halatsu begiratu zion adiskideari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 60. orr.
Errusiar erruletan jokatzen ari dira, eta azken bi jardunaldietan galtzen duena eroriko da behera. Berria - Kirola 2006-03-07
Eguzkik salatu duenez, Garoñak zabalik jarraitzea «errusiar erruletan» jokatzea da. Berria - Euskal Herria 2006-04-27