Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errugbilari (orobat errubilari g.er.) 1 iz errugbi jokalaria.

Ninak pentsatu zuen hirugarren lerroko errugbilari baten fisikoa zuela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 112. orr.

Aita Baionakoa du, errugbilaria izan zen eta egun entrenatzailea da.  Berria - Kirola   2004-04-11

Emakumezko euskal errugbilariek sekula izan duten saririk handienarekin gozatu dute, eta bisitaldi gogoragarria izan dela diote.  Berria - Kirola   2004-07-22

Miarritzeko errugbilariak Frantziako xapeldun ditugu, Miarritzerekin batera Euskal Herri osoa dela garaile.  Herria   2005-06-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaztean, errugbilari trebea izana zen eta geroxago kirol hortan berean gazte moldatzaile hauta.  Herria   2004-12-02

Kondaira laburra bezain pollita, Miarritzen ari den errugbilari beltz baten ixtorioa.  Herria   2004-07-29

Aurten kirol erakasleek eta ikasleek nahi ukan dituzte ohoratu kanboar errugbilari txapeldunak.  Herria   2002-12-05

Iragan sasoinean balentria handiak egin dituzten baiones errugbilari eta futbolariak,Aviron elkartean direnak.  Herria   2004-10-28

Euskal Herriko errugbilaririk esanguratsuena zara unen honetan.  Berria - Kirola   2004-04-21

Errugbilari ohia, gizon ederra da.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 309. orr.

Errugbilari ohia harritua, baserrian beti izan direla oilarrak eta etzaiotela debekatzen ahal kukurukuka artzea!  Herria   2002-12-26

Aholkulari, Doxpi errugbilari famatua!  Herria   2005-09-01

Errugbilari ezagutua izana, Bordele alde hortarik jina Euskal-Herrirat, Donibane Lohizuneko ikastegi batetarat erakasle izendatua izanik, Andre Lesbordes Urruñan bizi da.  Herria   2002-12-26

Christian Belascain, 50 urte, jeinu haundiko errugbilaria izana, supituki hil dena.  Herria   2005-01-06

3 (hitz elkartuetan)

Bere errugbilari ezaugarriak aintzat hartuta, pentsa zitekeen arazoak ukanen zituela uztartzeetan, baina ongi moldatu da.  Berria - Kirola   2006-03-18

4 (izenondo gisa)

Haur errugbilariak.  Herria   2003-09-11

Emazte errugbilariek partida garrantzitsu bat jokatu dute iragan larunbatean Donostian.  Herria   2003-01-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errugbilari ohia (4); frantses errugbilariak (3); gure errugbilariek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus