Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erruda iz usain bortitz eta desatsegineko belar landarea, hosto oso zatikatuak eta lore horiak dituena (Ruta graveolens).

Atea ireki, begiak itxi, hamaika usain-belarrek perfumatutako airea biriketaratu -ezkaiak eta erromeroak, salbiak eta errudak, izpilikuak eta berbenak-.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 55. orr.

Ekar ezazue erbinude bat eta erruda usaintsu pixka bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 178. orr.

Sukaldeko armairuan topatu nuen, belarrez beteriko lapiko baten barruan: toronjondo-hosto, gaztela-lore, erruda-adar artean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 24. orr.

Kontu handiz, xaflarekin angelu justuan joaz, erruda temati baten zurtoina moztu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus