Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errubio izond/iz gizonez mintzatuz, ilehoria.
Emilio Mina Irasasi, futbolean hain ondo egiten zuen mutil argal, errubio eta isila, laugarrena errepikatzen ari zena, belaunburuak oilaurrez beterik zituena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 127. orr.
-Eta ez al daukazu ipurdiko mina, Rory Mor? -iseka egin zion besteak, Cormac errubioak, barre zantzoa eginez. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 13. orr.
Batzuetan, txanden arabera eta, beste bizkartzain batzuk izaten baititu, Joseba, Pablo, eta errubio hura, izena ahaztu zaio jada. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 53. orr.