Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erromantiko 1 izond erromantizismoari dagokiona; erromantizismoaren ideiak bereganatu dituena. ik klasiko.

Gizartearen, indibiduoaren, moralaren bi ikuskera dago, erromantikoa eta ilustratua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.

Egungo Ilustratuek dioskutenez, Herder, Humboldt, Victor Hugok..., "mende erromantikoak" atondu omen zuen Euskal Herriaren irudia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 36. orr.

Nahitaezkoa zaigu eredu erromantikoari uko egitea anakronismoan edo bazterketan ez erortzearren, hots, lehen mailako balio kulturalak geureganatzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 54. orr.

Zaila da [...] mugimendu erromantikoaren xehetasunak hitz gutxitan erabakitzea, areago mugimendu horrek denbora eta espazioan norainoko zabalera hartu zuen ikusirik; eta ikusirik, gainera, ideia erromantikoek diziplina ugari ukitu zituztela, geografia eta filosofia, kasu, eta ez bakarrik hasierako arlo estetikoak, artea edo literatura.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 150. orr.

Erromantizismoa Espainian, aurretik arima espainolaren teoria erromantikoak erromantizismoa bera iragazita sartu da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.

William Wordsworth (1770-1850), poeta erromantikoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Higikunde erromantikoko bigarren mailako epigonotzat hartu dute adituek Poe.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Egungo Andaluzia folkloriko famatua, errealitate historikoa baino gehiago, Washington Irving eta, bidaiari eta literato erromantikoen asmazio bat izan dela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 17. orr.

Kritikari askok erromantikotzat jotzen dute, eta biziki miresten dute amets eta ikuskari fantastikoen sortzaile gisa, fantasiaz eta misterioz oparo hornituriko istorioen narratzaile mistiko gisa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

2 (izen gisa) erromantizismoaren ideiak bereganatu dituen pertsona.

Erromantikoek zabaldutako Volkgeist edo herriaren espiritu hartatik abiatuta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 53. orr.

Aingeru eroriari, erromantikoek disidentziaren eredutzat zeukaten artearen deabru goardakoari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

Herriaren izpiritu baten aitortzak ez Voltaire, Montesquieu, eta printzipioz inor ez duela bihurtzen erromantiko eta ez idealista.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 76. orr.

Kontua da erromantikoek irauli egin zutela, mila urte eta gero, Literaturaren Etxea, eta ezerk ez zuela, haien ondorenean, lehengo lekuan jarraitu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

Erromantikoak izan ziren herri tradizioa irakurtzen irakatsi zigutenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 25. orr.

3 pertsonez mintzatuz, sentipenak erraz hunkitzen duena; gauzez mintzatuz, bihotza erraz hunkitzeko, zirrarak eta ametsak erraz eragiteko helburua duena; erromantizismoari dagokiona.

Emakume maitagarria zen, erromantikoa eta aho goxo bezain jostalaria zuena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 25. orr.

Cecily ez duk neska erromantiko zuntzun horietako bat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 57. orr.

Beti izan naiz grinatsua, erromantikoa, erabateko maitasunak bat-batean hartzen dituen horietakoa.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 198. orr.

Zu ere erromantikoa eta ameslaria zara.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 208. orr.

Abertzale erromantikoa, pleonasmo bat erabiltzeko?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 48. orr.

Antiheroi tragiko erromantikoa zen Jean Gabin.  Berria - Kultura   2004-05-16

Behar bezain erromantikoa banintz, aspaldi neure buruaz beste egingo nukeen, jendeak nitaz hitz egin zezan besterik ez bada ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 515. orr.

Osaba Xabierrek disgustu handia hartu zuen, ingenuoa zen, eskuzabala, erromantikoa, idealista, jendeaz errazegi fidatzen zena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Anarkista erromantiko bat bertso humanitario barregarriak idaztera bultzatzen duen ideia berberak bultzatzen du dinamitatzaile bat bonba jartzera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Bagenekinan lotzen gintuena ez zela maitasun erromantiko edo horietakoa, gurea bizitzaren gorabeherei lotuta zegoela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.

Nerabe baten amets erromantikoa zen hura, neure egiazko izaerarekin zerikusi handirik ez zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 53. orr.

Gaur egun barregarri eta guzti gerta litezke eskutitzetako beroaldi erromantiko horiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.

Amonak esaten dik Castro, Che Guevara eta iraultzaren kontu horiek 1958 ingurukoak direla, eta orduan, bai, orduan dena oso polita, oso erromantikoa eta oso sinbolikoa izan zela.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 44. orr.

Bere baitan zeuden biak, erromantikoa eta ikaskide arrunta, ametsik ederrenak ernetzen zituena eta edozein bebarrutan eskua sartuko ziona.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 303. orr.

Orduan esan zidak erromantiko bat naizela, gazte guztiak bezala.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 43. orr.

Guztietan zerabilen tonu berbera, Jazmin saileko nobela erromantikoena gogorarazten zidana, nolabait.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 131. orr.

Leku erromantikoa zer izan zitekeen jakin ez, nonbait, eta lehenengo musua komun batean eman ziona.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 246. orr.

Argiak erdi-itzalita utzi zituen giro guztiz erromantikoa lortzeko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 27. orr.

«Non eman zenuen lehen musu erromantikoa?», galdetu du Luistxo Fernandezek, Eibarko CodeSyntax software enpresako buruak.  Berria - Gaiak   2006-02-12

Emakume horren historia erromantikoak eta maitasun fatalak makina bat malko isurarazi zuten Britania Handian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 161. orr.

Hannak oso ongi ulertzen zuen nire proposamena, benetan zen bezalakoa: ez erromantikoa, ezta moralista ere, baizik eta praktikoa: bizitoki bera, ekonomia bera, adin bera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 240. orr.

Egia esan, nik ez zioat deus erromantikorik ikusten ezkontzeko eskea egiteari.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 25. orr.

Hogei bat urte nituen, eta erromantiko samarra nintzen ni, artean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 98. orr.

-Juan Antonio Perezena; badakizu, eleberri erromantikoak egiten dituen idazle famatua.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 127. orr.

Donostiako Antzoki Zaharrean ikusi ahal izango da komedia erromantiko hau.  Berria - Kultura   2004-08-28

Emozioak jota zegoen, abentura erromantiko baten erdian.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 34. orr.

«Ikuspegi kultural erabat esentzialista, erabat erromantikoa» zen Oteizarena.  Berria - Harian   2005-08-25

Historiografia ofizialak 1974ko apirilaren 25eko Krabelinen Iraultza-ri kutsu erromantiko hutsa eman arren, aldaketa handiak eragin zituen Portugalen, baita menpeko kolonietan ere.  Berria - Mundua   2004-04-25

Hiltzea gauza erromantikoa zuan, batez ere herriaren izenean egiten bazen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 55. orr.

Brahms-en 1.go sinfonian zuzendariak bertsio klasiko-erromantikoa eskaini zigun.  Berria - Kultura   2004-11-06

· Hamabi kontzertu eskainiko ditu Organo Erromantikoaren Jaialdiak.  Berria - Kultura   2006-01-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus