Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erroilu (orobat erroilo g.er. eta errollo g.er.) 1 iz bobina; bilkaria.

Tronuan eseria dagoenaren eskuineko eskuan erroilu moduko idazki bat ikusi nuen, bi aldeetatik idatzia eta zazpi zigiluz joa.  Elizen arteko biblia   Ap 5,1

Hartu idazteko erroilu bat eta idatzi bertan Josiasen garaitik hasi eta gaurdaino Israeli, Judari eta beste nazio guztiei buruz adierazi dizkizudan mezuak.  Elizen arteko biblia   Jr 36,2

Edo komuneko papera amaitzean erroilo berria bere lekuan ez jartzeko zuen ohitura absurdua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 163. orr.

Orduan, Nataniasen seme Jehudi bidali zuten Barukengana -Natanias, Xelemiasen seme eta Kuxiren biloba zen-, herriaren aurrean irakurritako erroiluarekin etortzeko esatera.  Elizen arteko biblia   Jr 36,14

Zoaz zeu hurrengo barau-egunean eta irakurri tenpluan, herriaren aurrean, nik esanik erroiluan idatzi duzun Jaunaren mezua; irakurri Judako hirietatik etorriko diren guztiei ere.  Elizen arteko biblia   Jr 36,6

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Begira! -Hermionek paper-erroilu bat hartu zuen botilen ondotik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 256. orr.

Sailean zeuden komuneko paper-erroiluak izan ziren, besteak beste, ezagutu zituen lehenbiziko gauzak. Merkatariak galdu egiten zituen bere diru erroiluak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 129. orr.

Billeteak, billete-erroilu bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 214. orr.

Konketan pilatuta zeuden gauza batzuen aztarna bustiak: diruzorro bat, koaderno bat, arkatzak, labana bat, bi pelikula-erroilu, petaka txiki bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 297. orr.

Zorro batetik pelikula-erroilu txiki bat atera eta makinan jarri zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 153. orr.

Gero, attrezzoko arduradunari eskuetatik kendu zion jarraitu beharreko musika-erroilua, seinalea jaso zuen eta argiunera irten zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 293. orr.

3 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Paper-errollo pila handiak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 65. orr.

4 (pelikulak biltzeko)

Polizia, armiarma jaso eta gero, ni nengoen establezimentuan sartu da bere kamerarentzat erroilo bat erostera.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 75. orr.

Padre Alvarezek berehala argitu zuen sala, eten zuen filma, jaso zituen bere erroiloak latazko kaxa borobiletan eta alde egin zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

Filmaren erroiloak latazko kaxa borobiletan sartu, latok besapean hartu eta alde egiten zuen, inori hitzik ez kasurik egin gabe, klaustroan barrura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 317. orr.

5 adkor kontua.

Denok ginen batarekin zein bestearekin konplexurik gabe eta erroilo txarrik gabe oheratzeko eta gozatzeko gauza, gure artean bi bikote osaturik egonda ere.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus