Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errodamendu (orobat arrodamendu) iz bola sorta bana dauzkan bi zilindro zentrukidez osaturiko kojinetea.

Biraka dabilen ardatz batek jaso dezake olioa, eta bere errodamendua lubrikatzeko erabili.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Olioontzi bat eman zioten eta makinen errodamenduak olioztatu eta garbitu behar izaten zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

Hara zer egiten duen diseinugileak: errodamenduak koipezko geruza mehe batez babesten saiatu. Metalezko, plastikozko eta bestelako gai gogorrez egindako errodamenduekin egiten dituzte ingeniariek probak, eta gure gorputza osatzen du-ten material bigunek ez dute batere antzik haiekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Radio Nacional de España irrati kateak Gasteizen duen egoitzari margo gorria eta arrodamenduak jaurti zizkioten ostegun gauean, irratiko iturriek jakinarazi dutenez.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus