Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamabiak jotzearekin, abantxu toki guztietan bezala, eltxaferuak, muxuak, dantzak..., ekidingaitz den erritual hori. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 73. orr.
1661ean haren gorpua atera zuten Westminster-ko Abadiatik, eta hil ondoko exekuzioaren errituala egin zioten. Berria - Harian 2005-07-31
Antzinako agiriek diotenez, bada jarraitu beharreko prozedura bat, erritual bat, nolabait errateko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.
Jantziok, izan ere, kopuruz, luzeraz zein formaz erritualak zehatz-mehatz aginduak, esanahi mistikoz eta erlijiozkoz beteak baitira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.
Hala Cumhail nola Rory Mor eta Cormac gerlariak ezkutu hura euren ezpatekin jotzen hasi ziren, erritualaren atal bati jarraituz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 16. orr.
Jakin nuen, sentitu nuen, erritual hura gizakiak kobazuloetan bizi ziren garaitik zetorrela, eguzkia eta ilargia jainkoak ziren aro ilunetatik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 282. orr.
Ia afaloste guztietan betetzen zuen aitak erritual bera: ama ardoa erretiratzen hasten zenean, aitak, gaztari bultzatu beharraren aitzakiaz, azkeneko tragoa eskatzen zion. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.
Beste lau neska ere klitoria erauzteko erritualetik salbatzea lortuko du. Berria - Kultura 2004-09-17
Erritual ezkutu batean istripu larri bat gertatu eta aurpegia zeharo desitxuratuta geratu zitzaion. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 27. orr.
Sexua eta egia, horiexek azken erritualaren osagarri krudelak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 66. orr.
Gizon tripadunak dantzan ikustea nostalgiaren aldareko erritual baldarra iruditzen zaio. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.
Saileko lan-jardunean, hasieratik bukaeraraino, gorde behar den garbitasun-erritual miragarria nire aurrean justifikatzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.
Asmazio hutsa zen, iniziazio-erritual basatien bertsio moderno eta tekniko bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.
Gure gizarte patriarkalaren egituretan dago, eta festa-erritual hau Irungo eta Hondarribiko nortasunaren, gizartearen erdigunean dago. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Euskara oraindik ere gai errituala da. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Elementu preziatuak (eta apika are ez hain preziatuak) oro ateratzeko, palingenesi erritual halako batean, zeinean soilik Casellik baitzuen, haren teknikari-bedel guztiz fidelak, parte hartzeko baimena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.
Mitoa izan daiteke, benetan, exortzismo-egintza erritual bat literatur narratibara pasatzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.
"El Santo Niño de La Guardia"ren krimen erritualaren gezurbeltza. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 191. orr.
Artista handi horien marrazkien beste aldean hildako bi arratoi ageri dira, eta Txinako tortura erritualetako argazkiak. Berria - Kultura 2004-06-02
Makal zuria usadio erritual eta sakrifikal askotan erabiltzen zuten, hosto zurixkak dituelako, bere zur zuri-zuriarekin batera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.
Ez baitzituen bezeroak otoitz egitera deitu baino lehenagoko garbiketa erritualak egin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 37. orr.
Animaliak hiltzeari buruz har daitekeen jarrera egoki bakarra, haienganako begirunea erakusten duen bakarra [...] errituala edo "sakratua" da. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.
Zeremonia derrigorrezkoa zen beretzat, ia errituala. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 11. orr.