Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errieta (orobat errierta g.er. eta errita g.er.) 1 iz liskarra, aharra, etxekoen edo auzoen arteko borroka edo eztabaida bizia. ik sesio1.

Uholde baten antzera amildu zitzaizkion gainera galderak, mehatxuak, errietak, kargu-hartzeak, gaitzespenak eta irainak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 279. orr.

Nik uste nuen banekiela zer zen errieta hartzea. Entretenimendu ezin hobea, jakien zain egoteko, errietak eramateko, gurasoen jardunaz beste egiteko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 41. orr.

Haiek errietak geltokiko arduradunarenak!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

Zorionekoa berehala aitzakiak ateratzen ez dituen zerbitzaria, baizik eta errugabe izanik ere bekatuaren lotsa eta errieta apalki eramaten dituena!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.

Haien ustez, Garrotak eta emazteak errieta bat izan dute; senarrak palaz buruan jo du; emazteak leihorantz jo zu, laguntza eske, eta orduan, senarrak, gerritik heldurik, kalera bota du.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 237. orr.

Andresi dagokionez, maitasun bizia zion anaia txikiari, bazien nahitasuna Pedrori eta Margaritari, baina beti zituen errietak arrebarekin, mespretxua zion Alejandrori eta ia gorrotoa aitari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Ahaleginak eta bi egin behar izaten ditut haren errietei eta aholkuei ihes egiteko eta ez entzuna egiteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 83. orr.

Aitaren errietek, nire iritziak pitzatu beharrean, kontrako efek-tua eragiten zidaten: orduan eta alemanago sentitzen nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

Ni hain nago ohituta non amaren errietek ez baitidate zirkinik eragiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 150. orr.

Imanolek etxera garaiz heldu nahi zuelako, gurasoen errietaren beldurrez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 174. orr.

Ez nuen errietarako gogorik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Errietarako aitzakiarik ez emateko, itxarotea erabaki nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.

Aurtengo maiatzean Arartekoaren errieta entzun behar izan zuen, zaharrentzako zerbitzuen eskaintzaz egindako txostenean.  Berria - Harian   2005-12-24

Handik urrunago beste bat zulatu zuten, baina ez zen oraingoan errietarik sortu.  Elizen arteko biblia   Has 26,22

Lorontzi bat puskatu ondoren errietatik libratu nahi duen haur batek bezala begiratu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 157. orr.

Costarekin topo egitea ez zitzaiola laketuko pentsatu zuen, berarekin mintzatu behar izatea, entzutea, errietazko begirada jasan behar izatea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 137. orr.

Nire bigarren gutuna, errietazkoa baino, adore ematekoa zen, baina gutunazala ireki gabe itzuli didate.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 39. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aspaldiko ahots-tonua azaldu da berriro, beren ezkonbizitzako azken urteetako tonua: errieta biziarena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 58. orr.

Deere jauna barrez jardun zuen, lagun bien errieta txikia ikusiz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 200. orr.

Bekatariak errieta zakarrez baino gozotasunez hobeto ekartzen dira Jainkoarengana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

Are errietarik garratzenaren ondotik ere, guztiek sumatzen zuten halako adore berezi bat eta halako irrika bizi bat eginiko hutsak eta okerrak zuzentzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

Azken hitz hauen zatarkeria ez da bat etorriko errieta moralizatzailearen tonuarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 100. orr.

Mespreza itzazu ama ergel baten errieta txepelak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.

Ez izan errieta zentzugabeen beldurrik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 247. orr.

Sekulako errieta bota zioten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 305. orr.

Jainkoaren gizonak debekatu egiten zizkien gehiegikeria horiek, aholku-hitz gozoz eta zentzuzko errietaz, eta anaien zauriak argibide zuhurren sendagaiez lotzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 525. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

"Ikus gaitzazuen", errieta kutsua duen leloa da: e! aizue, hemen gaudela, edo horrelako zerbait.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 110. orr.

Hanna goxoagoa da tratuan; errieta-zantzurik ere ez du agiri orain, niri begira.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 220. orr.

Aitak, ateratzen zen aldiro, sukaldeko mahai gainean errieta-ohar luzeak uzten zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 174. orr.

"Egongo al zarete geldi behingoz!", bota die ama batek bere aurretik lasterka eta estropezuka igaro diren mutiko biei, errieta-itxurak eginez baina benetako haserrerik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.

Errieta doinuarekin, Larraitzek: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 148. orr.

Garbi esan behar dizut, zazpi ahalak egiten ditudala lanetan laguntzeko, eta besteekin atsegina eta ona izateko, era horretara errieta zaparradak xirimiri bihur daitezen.Bitartean, errieta-emailearen oharkabean, haren bularra dardarika ari zitzaidan, neskaren mintzoari erritmikoki lagun eginez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 117. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Laugarrena izanen zen, eta aski nuen emakume-errietaz-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Zigorrada bakoitza aholku-errietaren batekin osatzen zuen, honela baitzioen: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 25. orr.

5 errietan adlag errieta egiten.

Ama negarrez eta aita errietan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 10. orr.

Parkean egin zuten topo eta emazteak senarrari tiro egin aurretik hitz egiten jardun omen zuten, hitz egiten baino gehiago errietan edo elkarri egundokoak esaten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 9. orr.

Tabernako nagusia errietan etorri zen, esanez edontziak garesti kostatzen zirela, eta gelditzeko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.

Jefea idazkari batekin hizketan, edo errietan hobe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 182. orr.

Biltegitik iristen zen Zerkowitz saltzailearen ahots koipetsua, norbaiti errietan, salgai-bilduma bat oraindik ez zegoelako prest.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 41. orr.

Ron eta Hermione Magiaren Historiako eskolara abiatu ziren, errietan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 127. orr.

Errietan hasi zitzaidan, ordea, eta galderak egiten, poliziak baino zorrotzago, erabat gorrotagarri: non ibili nintzen bezperan, zertan, norekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Aspaldian ez zitzaidan hau zela eta hura zela errietan etortzen, ez zen gurekin haserretzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 67. orr.

Neska errietan ari da txakurrarekin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 50. orr.

Goian errietan ari zaizkit denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.

Bazirudien Nevillek liburu-zerrenda galdu zuela, eta bere amona, itxura beldurgarria zuena, errietan ari zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 50. orr.

Goizean etxera etorri zen gizon kapeladuna ezagutu nuen norbaitekin errietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Erdi farrez, erdi errietan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 165. orr.

· Hizketaren tonua gero eta gorago igotzen zen, errieta bizian amaitzeraino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

Aitona errieta txikian hasten zait: "Tuntuna; ez duzu ikusten zure aitona naizela?".  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 20. orr.

Ama sukaldean aurkitu dut, arraina zartaginean jartzen, eta sartu naizenean erdi errietan hasi zait, ea zer aurpegi diren horiek eta ea noiz altxatu behar dudan gogoa, eta horrelakoak esaten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 140. orr.

6 errieta egin

Zorionekoa, errieta egiten zaionean otzanki onartzen, lotsaz men egiten, apalki aitortzen eta gogo onez zigorra betetzen duen zerbitzaria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.

Liburuan barrena, Saizarbitoriak errieta egiten die abertzale itsuei, errieta ustezko antiabertzaleei, eta, oroz lehen, bere buruari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.

Jostundegiko arduradunak bizpahiru aldiz egin zidan errieta neurriak gaizki hartzeagatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 322. orr.

Frantzisko berehala damutu zen esandakoaz, anai Jakobori egin zion errietan legendun hura lotsarazi zuen ustetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 675. orr.

Jai hori denek jainkozko begiramenez ospatu behar zutela-eta emakume noble batek gogor egin zion errieta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.

Umeei bezala egiten dio errieta komunitate nazionalistari, «legerik gabekoen kultura» sortzeagatik.  Berria - Mundua   2006-02-03

Oso gogor egin zion errieta anai Juniperori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1060. orr.

Seminarista haietako baten aurrean gure ama kasualitatez mahuka-hutsik agertzen bazen, gogorki egingo zion errieta osaba Xabierrek.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Maltzurra zela [...] egin zion errieta Eugeniak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 78. orr.

Den-denaz egingo zuen errieta: garbiketa ontziez, arropa zabaltzeko sokez, ur ponpaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

-Kontuz aizak! -xuxurlari egin dio errieta Mikelok, izuak irentsi beharrean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 112. orr.

Errusieraz birao egiten ere ez dakite eta, horrenbestez, frantsesez egiten dute errieta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.

Anniek ahots apalez egin zion errieta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 39. orr.

Jendarteko fariseu batzuek esan zioten Jesusi: - Maisu, egiezu errieta ikasleei!  Elizen arteko biblia   Lk 19,39

· Amak errieta txikia egin zion aitari mahaia bedeinkatu baino lehen jaten hasteagatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Hari ere errieta eta irain egingo ziotek mirabe gazteek lurralde urrunetan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 147. orr.

-Lasai, lasai! -esan zuen Louk-, ez errietarik egin, txintxoak izan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 216. orr.

-Heroi handi hori: ez egin errietarik alaba zintzoari.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 37. orr.

Zori hutsez gertatuko al da aitak eta amak Margoti inoiz errietarik ez egitea, eta ni izatea beti gauza guztien errua dudana?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 150. orr.

Ez zuten errieta askorik egiten, denbora asko pasatzen zuten isilik, baina horrek ondo konpontzen zirela esan nahi du?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 163. orr.

Egiten dizkidaten errietak umorez hartzen ditut gehienetan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 117. orr.

7 errieta eman

Errieta ematen hasi nintzaion.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 101. orr.

Haren zaintzaile zorrotzak errita eman zionean, dotrina-gorputz baten bila zebilela argitu zion.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus