Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala erdietsi zian Nafarroa Garaiako erregeordeak har zezan eta errezibi zezan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.
Rachelena zen egoitzaren hirugarren estaian lo-gela bat alokatu zuen, eta han berean errezibitzen zituen boterearen eta sosaren arabera hautaturiko gizonak, ar izugarriak zioen eran. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.
Besoak luzatu eta jaisten ari ziren hamabost neskak errezibitu zituzten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 85. orr.
Txartel hauek opera kantariari pasa eta operaren ondoren, kamerino bakoitzaren sarreran diboak errezibitu nahi dituenen zerrenda azaltzen omen da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 129. orr.
Xehetasun horietaz hobeki jabetzeko LAB-ek sasoilariak errezibitzen ditu bere egoitzan Baionan (Marengo karrikako 13-an) eta Donibane Garazin. Herria 2004-07-15
Bai ama hilaren gorpua bildu eta jazterakoan, bai elizkizunak antolatzerakoan, bai bertaratutako senitarteko eta adiskideak errezibitzerakoan ere. Txillardegi «Putzu», 1999 - 224. orr.
Mehaineko bizkondea horiekin batean zegoen, baita Makaiako bizkondea ere, Joanes Beltzuntze, 1568ko otsailean Mauleko gazteluan errezibitu ninduena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 210. orr.
Memoria onekoa naizela eta hori dela Jainkoaganik errezibitu dudan dohain bakarretarikoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.
Bizkor ibili beharra nuela, kortsario buruak manu haiek errezibitu baino lehen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 526. orr.
Luze zain egon behar izan genuen, zuzendariak noiz errezibituko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 156. orr.
Ospitaleko pediatria adarrean errezibitu dituzte berriki bi tresna berri. Herria 2003-03-17
Txokolate hori edan eta, basoa entregatzera, komedorera itzuli nintzenean barre zantzoka eta burlaka errezibitu ninduten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 132. orr.
Adiskideki errezibitu zuten eta, premiazkoak ziren seguritate neurriak zaintzearren, Ivryra zihoan metroan satortu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.
Maiz ez nintzen neure buruaren jabe izaiten, eta Jainkoaganik ustez errezibitzen nituen faboreak eta abantailak bihurtzen zitzaizkidan, finean, desfabore eta desabantail. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 346. orr.
-Aitasok aberaski errezibitu zitinan Pierra eta Cassie anderea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.
Behiala gorrotatu profeta baten maneran errezibitu zuten, hoztasunez eta lotsaz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 207. orr.
Energia horiek, iraganeko artistek utzi dizkigutenak, beharrezkoak zaizkit eni kreatzen segitzeko, indar horiek, zuzenki, zafladak bezala errezibitzen ditut, utzi dizkiguten lanen medio. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.
emaitzen errezibitzeko (3); errezibitu ditu (9); errezibitu dute (8); errezibitu nahi (3); errezibitu ninduen (3); errezibitu zuen (3); errezibitua izan (3); errezibituko dituzte (4); errezibitzen ditu (8)