Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errezibimendu (orobat errezebimendua) iz errezibitzea.
Errezibimendua ikusgarriagoa izan zedin, bertzalde, apaingarriz eta edergarriz josi genuen jauregia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.
Lehenengo egunean, goizetik, bisitariei errezibimendua eta ongi-etorria egin genien, biderat ateratzen gintzaizkiela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.
Esker mila guztiagatik, jaun Martin, egin diguzun errezibimenduagatik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 180. orr.
Hiru egun iragan ziren bestan, Kubilai Khan Handiak sekulako errezebimendua egin baitzien Argonen hiru enbaxadoreei. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 32. orr.