Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretxina (orobat erretxin g.er.) 1 iz alkoholetan urtzen eta airean erretzen den gai likatsua, horia edo arrea, zenbait zuhaitz edo zuhaixkari dariena azalean ebaki bat egiten zaienean.

Urre ona hangoa; badira han erretxina eta harribitxiak ere.  Elizen arteko biblia   Has 2,12

Euskarria oihala da ia guztietan, eta zenbaitetan, batez ere hondarrekoetan, olioa, berniza, uretanoa eta erretxina erabili ditu.  Berria - Kultura   2004-09-24

Altzifretik eta pinutik erretxina ateratzen den bezala, zedrotik, hain zuzen, zedro-olioa esaten zaion koipea ateratzen da Erretxina, gogorra bada ere, nahiko erresistentzia mekaniko gutxikoa da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Erretxinaren oxidazio-mekanismoari buruz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Hartu orotariko usainkiak, neurri bera bakoitzetik: erretxina, anbarea, galbanoa eta intsentsu garbia.  Elizen arteko biblia   Ir 30,34

Haurra izan eta biharamunean berak pozoitu zuen, herrixka ondoan hazten den landare baten erretxinaz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

Berriketan jarduten zuen Ceccorekin teologia santuaz eta graziaren bikaintasunaz, erretxinazko kandela baten argitan, ohera joan aurretik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.

Cecco Angiolierik eskuan zeraman oskigilearen zuzi erretxinazkoa, hura atzeraxeago zihoala, zeruaren ebazpenak miresten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.

Oiartzunen, esate baterako, ezin zen erretxinik erabili Elorsoro kiroldegian.  Berria - Kirola   2006-03-14

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erretxina sintetiko bat zen bakelita jatorriz, nahiko erabilgarria kola edo isolagarri gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Ez zegoen garbi erretxina akastunaren lotea non eta zertan geratuko zen. Landare-jatorriko erretxina fosilak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

Kromato basiko bat eta erretxina alkidiko bat zeuzkan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

1940 aldera, kopal arkaikoak, garestiak eta gerra bitartean hornitzen zailak, erretxina fenoliko eta maleiko hartarako egokitu batzuez ordezkatu ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

Erretxina akastun baten fakturaren gaineko deskontu bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Oinarrizko erretxina solidifikatzea sintesiak dirauen bitartean, hamar edo hogei tonako erreaktor batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.

Beharbada kromatoa basikoegia zen edo erretxina azidoegia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Atikako eztiaren koloreko erretxina likidoa dauka.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.

Urdinduak dituztela agureek bizarrak, haien aurpegiak zimurturik daudela, begiei erretxina lodi eta aranondo-goma dariela.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zuk egizu ontzi bat zeuretzat, erretxina-egurrez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

200ekoaren ertzak erretxin-hautsaz igurtzi eta saioari ekin zion.  Berria - Kirola   2004-12-01

Stephenek axolakabe begiratu zion erretxina puxka hari [...], harik eta igurtzi eta elektrizitatez nola kargatzen zen erakutsi nion arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Gainerako erretxina-sortek portaera ona zuten ke-margo sorta berarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Txarrangil-haziaren itxurakoa zen mana, erretxina-kolorekoa.  Elizen arteko biblia   Zen 11,7

Haizeak inarrositako erretxin metxa lodiak aldi oro egiten zion argi eta itzal begitarte honi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.

Erretxin-suzi bat sutua zeukan burdinazko ganderailu handi bati eusten zion eskuan buru gainetik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 211. orr.

Esaten zenez, zenbait boladatan, inguruotan gehiago ziren lapurrak jornalariak, erretxin-biltzaileak edo bestelakoak baino.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 48. orr.

Etxeari argizari, erretxin eta klera usaina zerion zoko guztietatik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pinu-erretxinaren usaina ekarri zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 166. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Berniz-erretxina sorta bat inportatua genuen -egurats-giroan utzirik besterik gabe tenperatura arruntean solidifikatzen diren horietakoa, hain zuzen-, eta kezkaturik geunden.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Hernaniko pospolo kimiko kaxa bat, Elizondoko kandelen ordezkoa egiten duen erretxin barra kaxa bat,  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

5 erretxina zatia.

Ez duzue erretxina triste baten argirik ere!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.

6 (adizlagun gisa) erretxindurik.

Amona Erikak, erretxin, leihorik zabaltzen ez zutelako zela esaten zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Deabruak eramango ahal ditu madarikatu horiek!, esan zuen erretxin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 153. orr.

Judua haiz, meritu gutxi iruditzen zaik?, erantzun zion Hermannek, mespretxuz eta erretxin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

7 haserrea.

Behera joan beharko dugu, Willemen erretxina areagotu baino lehen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta erretxina (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus