Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errespontsabilitate (ETCn 60 agerraldi; orobat erresponsabilitate ETCn 17 agerraldi) iz erantzukizuna.

Izan ere, jauregiaren errespontsabilitatea gure aitaren esku utzi zuenetik, bere baitan zatiturik zegoen aitona.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 50. orr.

Emazteak ez daitezke absolbi, beren errespontsabilitatea baitute.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 164. orr.

Holakotan ez da gizon baten lana bakarrik, haren kideek ere badute beren errespontsabilitatea, ezin ukatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Afrikako eliza ala hemengoa, eliza bera baita, hango ala hemengo partaide bakotxari da erresponsabilitateen edo ardureen hartzea, eta biharko elizaren prestatzea.  Herria   2005-09-08

Talde armatuek, euskara eta euskal herria zepo ilunetik atera aitzakiaz, euskaldunak erabaki-eskubideaz eta jende errespontsabilitateaz biluzi zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 86. orr.

Baduzularik zure erresponsabilitate bat betetzeko, behar dituzu nunbait helburu batzu finkatu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 46. orr.

Oposiziokoek zorrozki bipildu dute gabinete pribatu batek berriki ateraia duen ibilpen plana, baina errespontsabilitate zuzenik Jean Grenet-en gehiengoari leporatu gabe.  Herria   2003-11-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus