Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreskate iz 1 erreskatatzea.

Polizia ikerketa lanetan ari da eta ebasleek erreskatea eskatuko dutela uste dute.  Berria - Kultura   2004-08-24

Zoritxarrez, ez dut dirurik nire erreskatea ordaintzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Ondoz ondoko porrot militarrengatik zegokion erreskatea ordainduz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 373. orr.

Egoera sakon aztertu gabe ere erreskatea oso zaila dela iritzi dio EMFko medikuak.  Berria - Kirola   2004-10-20

Helikoptero bidezko erreskatea Oiartzunen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Orotara hamar bat ordu iraun zuen erreskateak.  Berria - Kultura   2004-05-06

Bahitzaileek azaldu zutenez, bahituak banandu egin dituzte, erreskateak galarazteko.  Berria - Mundua   2004-11-04

Abelen seme-alaba konparatiboki errugabe hauek Kainen seme-alabak lotsagorritan utzi zituzten gaitzaren ordez ongia itzulita, beren hiltzaileen erreskatera etorriz kaindarrak beren bekatuek salatu zituztenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 352. orr.

Adimena eta ezagutza zer poetikoaren, ametsaren eta zer primitiboaren esparrura bazterturiko sinbolikaren erreskatearekin bilduko dituen diskurtsoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 22. orr.

Deia jaso ondoren, EAEko Larrialdi Zerbitzuek anbulantzia bat eta Ertzaintzaren erreskateko helikopetro bat bidali zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Orain argi daukat, handitzean pilotua izango naiz, erreskateko pilotua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.

Lurjauzia gertatu eta berehala jarri zituzten martxan erreskate eta garbiketarako baliabideak, Richard Tesore SOS Itsasoko Faunaren Erreskaterako Erakundeko burua da.  Berria - Harian   2005-12-21

Errepideko erreskaterako ekipamenduak ere jarri ditu kanpainako ospitalearekin batera, mementoan presakako laguntzarik eman beharko balitz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

2 (izenlagunekin)

Jessica Linch soldaduaren ustezko erreskatearen inguruan Pentagonoko estrategek antzeztu zuten operazioak Hollywoodeko gidoigilerik onenak idatzita zirudien.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arrisku handiko kiroletan, mendizale eta espeleologoen artean, kasu, erreskate taldeak egoteak eta zerbitzu horiek debalde izateak, zenbait kirolzale arrisku handiak hartzera eraman omen ditzake.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.

Erreskate taldeek oraindik lanean jarraitzen dute.  Berria - Mundua   2004-02-06

Berehala balea berriro ere itsaso zabalera eramateko erreskate lanak hasi zituzten Itsas Salbamenduko arduradunek.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Nafarroako Gobernuaren helikopteroa eta erreskate txakurrak erabiltzen ari dira bilaketa lanetan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Lasai ederrean itxaroten zuten erreskate-indarren etorrera.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 33. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dugu taliban presorik askatu ezta diru erreskaterik ordaindu ere. Ertzaintzako hainbat unitate, mendi erreskaterako taldeak, urpekariak eta helikoptero bat erabili zituzten bilaketa lanetan.  Berria - Mundua   2004-11-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreskate lanak (7); erreskate lanetan (3); erreskate taldeak (6); erreskate taldeek (8); eta erreskate (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus