Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erresistentzia (orobat erresistenzia g.er. eta erreziztentzia g.er.) 1 iz erresistitzea, erresistitzeko jarrera; eskuarki inbasio baten edo legez kontrakotzat hartzen den erregimen baten kontra borrokatzen den higikunde armatua.

26 buruzagi erlijiosok sinatutako gutunaren arabera, ekintzaileek herria defendatzen dute erasoen bidez: «Erresistentzia eskubide bat da».  Berria - Mundua   2004-11-07

Aldaketari diogun erresistentzia baldintza historiko eta sozialen fruitua da eta hori oso garrantzitsua da.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

Gaixoak tratamendua eteten duenean edo era egokian jarraitzen ez duenean, birusak botiken aurkako erresistentzia garatzen du.  Berria - Gaiak   2004-07-14

Samarrako erresistentzia zapaltzeko abiatu zuten erasoa okupazio indarrek.  Berria - Mundua   2004-10-03

Botikekiko erresistentziak oso erraz garatzen ditu malariak.  Berria - Gaiak   2006-04-14

Europako Batzordeak egitasmo bat hasiko du ostiral honetan antibiotikoekiko erresistentziak saihesteko.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Eskuak heldulekuari lotu eta eragin pedalei: indarra, potentzia, erresistentzia, abiadura, izan dira Museeuwren dohainetako batzuk.  Berria - Kirola   2004-04-14

Zipreko Rallyak autoen erresistentzia eta gurpilen itsaspena neurtzen du.  Berria - Kirola   2004-05-14

Azken gerlan erresistentzian sartu zen eta deportatua egon berak zakiela zer zuen pairatu.  Herria   2001-11-01

Aosta inguruko mendi hauetan eman zituen onenak faxismoaren kontrako erresistentziak ere.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.

Orduan sartu da erresistentzian, juduak gerizatu, de Gaullen anaia Suizara ereman, bultzatu gazteak ez diten joan STO delakora, bainan joan borrokatzera sasi-gudarien artean.  Herria   2005-12-22

Beharginen oinazea, langileriaren erresistentzia, klaseen arteko borroka finean.  Berria - Kultura   2006-04-19

Nafartar leialen erresistentzian parte hartü züen San Frantsesen bi anai handiek, Migel eta Johanek, bereziki Frantziako armada bat jin zelarik Iruñez jabetzera, Jean d'Albert Nafarroako errege xüxenaren izenean.  Herria   2005-05-12

Palestina okupatuko erresistentziako literatura eta literatura sionista aztertu zituen.  Berria - Kultura   2006-02-14

Hiriak neorealismoarekin nahiz Erresistentziarekin duen harremana interesatzen zait.  Berria - Kultura   2004-07-03

Erresistentzia era baketsuan edo armen bidez egiten da.  Berria - Mundua   2004-12-18

Egileak ondo ezagutu zuen Cavailles, biak izan baitziren École Normale Supérieure-ko ikasle eta irakasle, eta biak aritu zirelako Erresistentzian II Mundu Gerran.  Berria - Kultura   2004-04-14

Erresistentziako kide, DST zerbitzu sekretuetako partaide, komisario, eta ere Enbata aldizkariaren eta mugimendu politikoaren sortzaileetarikoa.  Herria   2005-08-04

Gerla denboran erresistentzia egin zion nazismoari.  Herria   2004-12-09

Itoizko herriaren erresistentziari buruzko bideo emanaldia.  Herria   2003-08-14

Iragan astean, erresistentziak Pertsiako Golkoko portura doan oliobide bati eraso egin ondoren, petrolio ekoizpena erdira gutxitu zela jakin zen, 1,8 milioi upeletik 900.000 upelera.  Berria - Ekonomia   2004-08-21

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erresistentzia handiko txirrindulari sendoek, indartsuek, irabazten dute normalean, Flandesko harbidedun aldapa tenteak ondo gainditzen dituzten txirrindulariek.  Berria - Kirola   2006-03-31

Material merkea da, aire zabalean egonkorra, ez da herdoiltzen, isolatzaile termiko, elektriko eta akustikoa da eta erresistentzia mekaniko egokia du.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Funtsean ez da atzo hasia Irango jazarketa eta erresistentzia politiko hori.  Herria   2003-06-26

Erresistentzia politikoaren kontra Estatuek xutik ezartzen dituzten tresna juridikoetaz.  Herria   2005-10-20

Abbasek erresistentzia armatua ontzat jotzen du.  Berria - Harian   2005-01-11

Jihad Islamikoari eta Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduari euren eskuetan zeuzkaten sei soldadu israeldarren itzul zitzaten onarraraztea lortu zen Egiptoko diplomatikoen, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen eta PAN Palestinako Aginte Nazionalaren bitartekaritzari esker.  Berria - Mundua   2004-05-13

Erresistentzia palestinarreko talde armatuen erasoen aurka «errekzionatzeko eskubidea» exijitzen du Israelek.  Berria - Mundua   2004-06-24

Matxinatuek Haiti osoaz jabetzeko asmoa aldarrikatu dute eta xede horretan, Haitiren Askapenerako Erresistentzia Nazionaleko Frontea izena hartu dute.  Berria - Mundua   2004-02-21

Ez dakit hala den ala ez, bainan frantses erresistentzian erraiten zen bezala, erortzen delarik norbait bertze bat jalgitzen da itzaletik.  Herria   2004-10-14

Bertze izen batzu orokorrak dira, hala nola Battitta eta Maddi, izenak eta ez deiturak, bi izen horien gibelean datzalarik Zuberoako jendea, jende xumea, askatasunaren alde jokatuko dena, egiazko erresistentzia.  Herria   2001-05-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zientzialarien ustez, erresistentzia maila altuena duten birusak, gehienetan, babes neurririk gabeko sexu harremanen bidez kutsatzen dira.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Abortua emakumeek tiroideen kontrako erresistentzia gaitasun ahula dutenean gertatzen da.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Erresistentzia lanak eginarazi zizkion Alfonso Azurza prestatzaile fisikoak.  Berria - Kirola   2004-09-02

Gazan erresistentzia talde palestinarrek sostengu handia dute, batez ere errefuxiatu guneetan.  Berria - Mundua   2004-05-20

Atzo, erresistentzia indarrek eraso andana burutu zuten.  Berria - Harian   2005-04-30

Igandean, aldiz, erresistentzia proba gogorrenaren ostean altxa zituen besoak.  Berria - Kirola   2004-08-03

Erresistentzia lasterketa zen.  Berria - Kirola   2004-08-10

Zergatik idatzi inbasio eta erresistentzia garaietan?  Berria - Kultura   2006-04-04

Baita oso atsegin zaizkidan Erresistentzia garaiko idazle batzuekin duen lotura ere, Cesare Paveserekin esaterako.  Berria - Kultura   2004-07-03

Gerla denboran, euskaldun frangok beren bizia irriskatu zuten erresistentzia saretan edo mugalari lanetan, iheslari, judu, ingles soldado eta holakoeri muga iragaiten laguntzen.  Herria   2004-07-01

Alabaina, erresistentzia nukleoak gogortu egin dira.  Berria - Harian   2006-03-24

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Estatinek, baina, ez dute zertan farmako erresistentziarik sortu.  Berria - Gaiak   2004-08-18

5 erresistentzia kutxa enpresa eta kidekoetan, langile kaltetuei edo greban daudenei laguntzeko, gainerako langileek eratzen den laguntza sistema.

Sindikatu horrek ez luke bere erresistentzia kutxa erabili beharko, eraikuntzako langileak bi abiadura ezberdinetan uzten baititu; greba kobratzen dutenak eta kobratzen ez dutenak.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Greba luzeari eusteko ELAk duen erresistentzia kutxa funtsezkoa izan da.  Berria - Harian   2005-11-15

Joseba Leza langileen batzordeko presidenteak atzo argi utzi zuen lortutako dirua grebalariei laguntzeko izango dela, batik bat sindikatuetako erresistentzia kutxetatik kobratzeko aukera ez dutenei.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

CCOOk erresistentzia kutxarik ez erabiltzeko eskatu dio ELAri.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Erresistentzia kutxak hustuta zeuden urtetako diktadura gogorraren ondoren; poliziak, berriz, beti bezain bortizki jokatzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzo erresistentzia (4); aurkako erresistentzia (19); baita erresistentzia (3); bere erresistentzia (5); da erresistentzia (8); den erresistentzia (3); desobedientzia eta erresistentzia (6); dira erresistentzia (4); du erresistentzia (7); duen erresistentzia (4); dute erresistentzia (6); duten erresistentzia (3); edo erresistentzia (3); ere erresistentzia (3); erredakzioa hamas erresistentzia (4); erresistentzia areagotzen (3); erresistentzia armadak (3); erresistentzia armatua (4); erresistentzia armatuaren (4); erresistentzia armatuko (3); erresistentzia bat (3); erresistentzia da (5); erresistentzia egiten (4); erresistentzia ekintza (3); erresistentzia eta (28); erresistentzia eta borroka (4); erresistentzia garaian (3); erresistentzia gehiago (3); erresistentzia gogorra (3); erresistentzia handia (7); erresistentzia handiagoa (4); erresistentzia hori (3); erresistentzia indarrek (7); erresistentzia indarren (15); erresistentzia irakiarrak (22); erresistentzia irakiarraren (16); erresistentzia irakiarreko (4); erresistentzia islamikoaren (41); erresistentzia islamikoaren mugimendua (3); erresistentzia islamikoaren mugimenduak (16); erresistentzia islamikoaren mugimenduaren (3); erresistentzia islamikoaren mugimenduari (3); erresistentzia islamikoaren mugimenduko (15); erresistentzia islamikoko (3); erresistentzia islamikorako (15); erresistentzia islamikorako mugimenduak (7); erresistentzia islamikorako mugimenduaren (3); erresistentzia islamikorako mugimenduko (3); erresistentzia jarduerak (3); erresistentzia jarduerak eraiki (3); erresistentzia kutxa (4); erresistentzia mekaniko (4); erresistentzia nazionaleko (4); erresistentzia palestinarrak (15); erresistentzia palestinarraren (8); erresistentzia palestinarraren kohete (3); erresistentzia palestinarrari (3); erresistentzia palestinarreko (5); erresistentzia palestinarreko talde (3); erresistentzia pasiboa (7); erresistentzia politiko (3); erresistentzia proba (3); erresistentzia sunita (4); erresistentzia sunitak (5); erresistentzia sunitaren (8); erresistentzia sunitari (4); erresistentzia sustatzea (3); erresistentzia talde (6); erresistentzia txetxeniarrak (3); erresistentzia xiitaren (3); erresistentzia zapaltzeko (3); eta erresistentzia (54); eta erresistentzia sunitak (3); eta hamas erresistentzia (4); falujan erresistentzia (3); gure erresistentzia (4); hamas erresistentzia (40); hamas erresistentzia islamikoaren (30); hamas erresistentzia islamikorako (8); indarren aurkako erresistentzia (3); irakeko erresistentzia (10); irakeko erresistentzia indarren (4); jainkoaren erresistentzia (8); jainkoaren erresistentzia armadak (3); kontrako erresistentzia (11); lra jainkoaren erresistentzia (6); p erresistentzia (7); zuen erresistentzia (7)

atzo erresistentziak (8); aurkako erresistentziak (5); aurkako erresistentzian (3); ditu erresistentziak (4); du erresistentziak (4); erresistentziak aeben (3); erresistentziak aebetako (6); erresistentziak atzo (3); erresistentziak bagdaden (3); erresistentziak ere (6); erresistentziak ez (7); erresistentziak ez du (3); erresistentziak gogor (5); erresistentziak hainbat (3); erresistentziako kide (16); erresistentziako kide bat (4); erresistentziako kide eta (4); erresistentziako kideak (17); erresistentziako kideei (3); erresistentziako kideek (25); erresistentziako kideen (16); erresistentziako kideen arteko (4); erresistentziako literatura (3); erresistentziako talde (3); erresistentziako ustezko (12); eta erresistentziak (8); eta erresistentziako (15); eta erresistentziako kideen (5); eta erresistentzian (4); eta erresistentziarako (3); euskal erresistentziarekin (3); herri erresistentziako (3); hil ditu erresistentziak (3); hil zituen erresistentziak (3); indarren eta erresistentziako (3); irak erresistentziak (3); irakeko erresistentziak (3); irakeko erresistentziako (4); kontrako erresistentziak (5); ustez erresistentziako (3); ziren erresistentziak (3); ziren erresistentziako (3); zituen atzo erresistentziak (4); zituen erresistentziak (8); zituzten erresistentziako (6); zituzten erresistentziako kideek (5); zuen erresistentziak (5)

armadak erresistentziaren (3); atzo erresistentziaren (4); baina erresistentziaren (3); dira erresistentziaren (6); dira erresistentziaren erasoen (3); erresistentziaren aldeko (3); erresistentziaren armadak (3); erresistentziaren artean (7); erresistentziaren arteko (8); erresistentziaren aurka (7); erresistentziaren aurkako (9); erresistentziaren azken (6); erresistentziaren azken erasoek (3); erresistentziaren babeslekutzat (3); erresistentziaren babeslekutzat jotzen (3); erresistentziaren batzordeak (7); erresistentziaren batzordeak talde (5); erresistentziaren beste (4); erresistentziaren bidez (3); erresistentziaren eraso (8); erresistentziaren eraso batean (6); erresistentziaren erasoak (8); erresistentziaren erasoan (3); erresistentziaren erasoen (5); erresistentziaren erasoen ondorioz (3); erresistentziaren erasoetan (12); erresistentziaren esku (4); erresistentziaren eta (12); erresistentziaren eta aebetako (3); erresistentziaren eta okupazio (6); erresistentziaren garaipena (3); erresistentziaren kontrako (4); erresistentziari aurre (7); erresistentziari aurre egiteko (5); erresistentziari buruzko (3); erresistentziarik ez (3); erresistentziarik gabe (6); erresistentziarik jarriko (3); eta erresistentziaren (26); eta erresistentziaren artean (6); eta erresistentziaren arteko (8); eta erresistentziari (3); euskal erresistentziaren (4); herri erresistentziaren (8); herri erresistentziaren batzordeak (7); hil dira erresistentziaren (4); hil ziren erresistentziaren (4); indarren eta erresistentziaren (5); irakeko erresistentziaren (3); irakiar erresistentziaren (3); jainkoaren erresistentziaren (5); jainkoaren erresistentziaren armadak (3); prc herri erresistentziaren (4); ustez erresistentziaren (3); zauritu ziren erresistentziaren (3); ziren erresistentziaren (9); ziren erresistentziaren eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus