Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreputazio (orobat erreputazione) iz ospea, entzutea, izen ona.

Langile desatsegin, oldarkor, tematiaren erreputazioa lortu zuen ministerioan, eta kasik egunero eragiten zuen liskar edo kalapitaren bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Hormen artean erreputazioa aski irabazia zuen Arronategi txikiak maiz hitz egiten zuen arretari buruz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 137. orr.

Aitona Nikolasek -eta gure aitak ere ez gutiago- etxearen eta etxekoen erreputazionea eta izen ona zuen kezka eta ardura nagusi, muinetaraino eta erroetaraino sartua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

Hori ere kritikatzen zuen ahizpa beltzaranak, erreputazio txarra hartzeko arriskua zuelako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus