Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idazleak errealitatea ezin du eman den-denean, ez bada erreportaje edo kronika batean, baina orduan idazlea kazetari bihurtzen da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 369. orr.
Itsasondon, arnas aparatua hondatzen zuena ez zen nikotina, baizik eta harrobiko hautsa, eta gaitz horrek izen jakina du meatzarien kantu, film, erreportaje eta txosten guztietan: silikosia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 79. orr.
Tupustean, egunen joanean Egunkari honetan irakurtzen ditudan emakumeak etorri zitzaizkidan gogora, kazetari zein kolaboratzaile, ezagun zein ezezagun, erreportajeak eta artikuluak, argazkiak eta zutabeak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 63. orr.
Martak egiten dituen elkarrizketa eta erreportajeetan ere mezu hori transmititu behar dela, modaren garrantzia. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.
Egokiera baliatu nahi zuen Koldok, Azkona Estudioko programa-arduradunak, beste hainbat erreportaje ere egiteko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 183. orr.
Horrexegatik nahi zuen kazetari izan, urruneko herrialdeetara joateko, erreportajeak egiteko, eta istilutan sartzeko ere bai, hura ez baitzen makala istilutan sartzeko. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 37. orr.
Badiat gainera, bertze erreportaje bat autobideko zerbitzuguneetan egiten ari diren lapurketez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.
-Vinexpo-ri buruzko erreportaje bat prestatu behar nian Bordel inguruko ardo-sotoetan, ahaztu egin al zaik? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 133. orr.
Brooklingo toreatzaile Sidney Franklini buruzko erreportajea idatzi nahi du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 247. orr.
Segi dezagun, erreportajea ontzea baino zailagoa baita labur bat idaztea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 190. orr.
Kezka bakarra dut -kezka deitzerik badago- etxetik irten naizenetik: erreportajeoi eman behar diedan formak eta tonuak arduratzen nau. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.
Argiki oroitzen naiz Paul Emile Victor-ek Iparrean filmatu zituen Inuit-ez egin erreportajeez, edo Aroun Tazieff bulkanologoak munduko sumendi handiez egindakoaz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.
Erresumako telebistek, jakina, debekatu egin zuten erreportajearen emisioa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 78. orr.
Argazki batzuk ere atera zituzten erreportajearen osagarri: gerrillari jendea mendian. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 239. orr.
Orrialde osoa neska baten aurpegiak hartzen du, eta ezkerreko matrailean dator erreportaje nagusiaren iragarkia, edertasunari buruzko aholkuak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 107. orr.
Erdiko orrialdean erreportaje polita zekarren. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 58. orr.
[...] zioen prentsa espezializatuak Sveni buruz argitaratutako erreportaje luze batean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 31. orr.
Urteko erreportaje hoberenaren saria irabazi zuen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 8. orr.
Makrame-erakusketa baten berri ematea zen lehenbizikoa, "Gaur egun" bateko erreportaje geza izan zitekeena kameraren mugimendu baldresengatik ez balitz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.
23. orrialdean hasi eta 27.ean amaitu, bost orrialdeko erreportaje zabala zuen Euskaldunon Egunkaria-k berari buruz, Lauaxetari buruz. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 16. orr.
Erreportaje distiratsuenak (ordainduenak) lortzeko erakusten zuen abilezia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 53. orr.
Batetik, fusilatuen oroimenez eskultura jarriko da; bestetik, Ez zuen lan egiten egunkarientzat, ez zituen erreportaje grafikoak egiten, baina gerra edo gatazka zegoen lekuetan ibiltzen zen beti. Berria - Euskal Herria 2006-05-05
Urte batzuetatik hona "erreportaje politiko militar gorenak" deitzen diren horietan aritzen ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.
Erdiko erreportajea maketatzea besterik ez zait falta gainera. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 23. orr.
Ohar horietan hasi zen taxutzen erret familiaren barne-muinei buruzko telebistarako erreportajea, bost ordu eta laurdenekoa, munduko telebista gehienetan bi edo are hiru zatitan banatuta eman behar izan zutena. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 78. orr.
Zoritxarreko hondamendi haren gaineko 23 liburu, 146 egunkari zati gordetzen zituen karpeta bat eta gudu-zelaian bertan egindako 4 erreportaje liburu. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 43. orr.
Irakurle asko harrituko zuen Italia iparraldeko hainbat hiriei buruzko erreportaje-sail honetan Rijeka ere sartu izanak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.
Bigarren Mundu Gerraren sorrera eta bilakaera ondo segitu ez zuenez, horri buruz idatzitako guztia enkargatzen hasi zen Lisboara, gerra erreportaje sotiletatik hasi eta azterketa sakonagoetara. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 43. orr.
Sara hiru astetarako joana zen Nigeriara, munduko hiri handienetakoa bilakatzen ari denari buruzko argazki-erreportajea egitera astekari famatu batentzat. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 137. orr.
Kontrolik ezaz, artikulurik hutsalenak maila gorenetara iristen dira, ikerkuntza erreportajeen eta nazioarteko albisteen kaltean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.
buruzko erreportaia (15); buruzko erreportaia bat (3); buruzko erreportaiak (7); buruzko erreportaje (13); buruzko erreportaje bat (10); buruzko erreportajea (10); buruzko erreportajea argitaratu (3); buruzko erreportajeak (4); egin erreportaiak (3); erreportaia bat (11); erreportaia batean (5); erreportaia egiten (3); erreportaia eta (8); erreportaia luze (4); erreportaia sorta (4); erreportaiak egiteko (3); erreportaiak eta (5); erreportaiak idazteko (4); erreportaje bat (17); erreportaje bat egiten (3); erreportaje bat ikusi (4); erreportaje eta (4); erreportaje sail (4); erreportajea argitaratu (3); erreportajeak egiteko (3); eta erreportaia (9); eta erreportaiak (3); inguruko erreportaia (5); zen erreportaia (3)
buruzko erreportaje (13); buruzko erreportaje bat (10); buruzko erreportajea (10); buruzko erreportajea argitaratu (3); buruzko erreportajeak (4); erreportaje bat (17); erreportaje bat egiten (3); erreportaje bat ikusi (4); erreportaje eta (4); erreportaje sail (4); erreportajeak egiteko (3)