Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepikapen 1 iz errepikatzea.

Herenegungo saioaren errepikapena.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Iazko Munduko Kopako partidaren errepikapena egingo dute Frantziak eta Irlandak, gaur, Sei Nazioetako Torneoaren estreinakoan, Parisen.  Berria - Kirola   2004-02-14

Idazlea idazle handia zen -barka bedi errepikapena-, boladan zegoen, egunkariak saltzen asko laguntzen zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 87. orr.

Hauteskundeen errepikapena, abenduaren 26an, askoz ere lasaiagoa izan zen.  Berria - Mundua   2004-12-29

Zuzendaritzak ez baitu errepikatu nahi uztail/agorril hauetan, errepikapenak ekartzen duen gastuen gatik.  Herria   2003-07-17

Hizkuntz unitate bat hartu eta berriro eman, horra hor errepikapenaren funtsa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 23. orr.

Errepikapenari beste hizki batzuk gaineratzeko modu errazen eta emankorrena hitz bikoitza atzizkiez hornitzea da: motz-motza, motz-motzeko, motz-motzari... borborrean, dardartu, marmarti, pil-pilean...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 31. orr.

Inoiz m- batez agertzen zaigu errepikapena, baina ez da lehengo protesi ihartua: urri eta murri, hotz eta motz, txotx ala motx, zinak eta minak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 35. orr.

Euskaraz aurkitu dugun adibide luzeena 6 letrak osatzen dute, errepikapena gauzatzeko atzizki baten laguntza behar bada ere: arantzarantz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 26. orr.

Topikoak errepikapena du kondena, mila aldiz erabili izanak bihurtzen du lelo bat astun.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.

Kaosak aukera ematen digu gutako bakoitzari errepikapenean ez erortzeko, bestela ez litzateke ona izango taldearentzat.  Berria - Kultura   2006-03-16

Aurreneko aldia zen nik neuk ere filmak ikusten nituena (moztu ere egin gabe zeuden artean), eta etsia hartua ere baneukan aldez aurretik, dena errepikapenez josia azalduko zela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 281. orr.

Kierkegaardek zehazki formulatu zuen, bere Errepikapen saiakeran, nozio horren zentzua zein zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 114. orr.

Ruche jaunak gogoko izan zuen absurdoaren bidezko arrazoiketaren eta atzekoz aurrerako errepikapenezko arrazoibidearen nahasketa fin hori.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 376. orr.

Beharrezkoak ez diren errepikapenak eta egokiak ez diren adierazpenak ezabatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 366. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Autismoaren beste bereizgarri bat, Kannerren iritziz, "gauza beren errepikapen tematia" zen, eta mugimendu eta hots errepikakor eta estereotipatuen forma har zezakeen, edo, sinpleago, estereotipoarena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Uhinen errepikapen hipnotikoak lagunen barnearekin bat egin zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 184. orr.

Ama lotuago zegoen elizara, baina hori, beregan, jasotako tradizioen transmisioa zen batik bat, ohituren errepikapen kulturala nik uste.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

Birtuosismoa, partituraren irakurketa pertsonala egiteko ahaleginik gabe, errepikapen mekaniko eta hotza baino ez da.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 60. orr.

Kafe bat interfonotik eskatu eta hartzea zen errepikapen erritual horretako puntu nagusietako bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 86. orr.

Musika arloko hitza da kadentzia, eta soinu edo mugimenduen erritmo edo errepikapen erregularra izendatzeko balio du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 106. orr.

Hainbat zibilizazioren historietan gerra eta bake-zikloen errepikapen erregularra erakusten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.

Errepikapena nolakoa den galdetzean, errepikapen hutsa den (elur eta elur) edo aldaketa onartzen duen (elur-melur) aztertu behar dugu, are serie batean mailakatzen den (melur-elur-lur-ur). Errepikatzen den hitz zatia hitz osoa ere denean, errepikapen hirukoitza egiteko aukera ematen digu hizkuntzak: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Scalako kritikari musikala izan behar da, tonalitateagatik bereizten jakiteko nola egin ote den tiroa, errepikapen-pistola batekin ala danbor-errebolber batekin!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.

Armekin ere saiatu ginen -pistolak, metrailetak, eta ebakitako errepikapen-eskopetak-, erabileran ohitzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 144. orr.

Totelgramak ere tartean badaude, errepikapen efektua askoz nabarmenagoa da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 39. orr.

Izadiaren berariazko imitazioak, berriz, gizonak egiten duen izadiaren imitazioak, beti eskatzen du errepikapen-desira bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.

Aipatzekoak: EAJk Ezkerraldean egindako beste ekitaldien errepikapen itxura ere hartu zuen atzokoak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Zeremoniek, errituen errepikapen obsesio goxo batez beterikoek, eternitateak denbora jan balu bezala, aldareko urreek, arropen distirak, loreen perfumak, intsentsuak, kantuen xarmak zentzu guziak asebetetzen zizkidaten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 22. orr.

Zer da, ordea, liburu bat errepikapen-, eragin- eta zabalkunde-efekturik gabe?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.

Antzekotasun eta errepikapen-fenomenoak prozesu bati lotzen dizkio, itxuran kausala dena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

Eta errepikapen-doinuak hautatzen ditugu, ez entzulearekiko batasuna lortzeko, bertsotik bertsorako tarte horretan denbora irabazteko baizik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 119. orr.

Freuden "errepikapen-konpultsioa".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus