Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepide (orobat errebide eta errapide g.er.) 1 iz bide zabala, automobil eta kidekoentzat prestatua.

Bidea bera errepide bilakatu da berriz, Azofra herrian sartu aitzin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 84. orr.

Nafarroako Parlamentuko talde guztiek egin dute Pirinioez gaindiko hiru bideko errepidearen alde.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Eraikin altuz, enpresa handiz eta bide askotako errepidez inguratuta dago Varsovia.  Berria - Mundua   2004-04-25

Zati honetan errepideak, norabide bakoitzean, bi errei izango ditu, eta azterketen arabera, egunero 20.500 ibilgailu inguru igaroko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Kintauko plazatik BAB-ko errepidea artinoko hiribidea.  Herria   2005-01-20

Horrela ulertu zuten jakintsu erromatarrek eta horrela amesten zuen berak alkatetza: ireki beharreko bideak, zolatu beharreko kale eta errepideak, hiriko garbiketa orokorra, arloteen polizia-zaintza, [...].  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 152. orr.

N-1 errepidearen saihesbidea egiteko asmoa du Lezo eta Gaintxurizketa bitartean Gipuzkoako Diputazioak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Nafarroako Comptos Ganberak txosten bat kaleratu du Etxegarateko errepidearen bikoizketaren obren gastuaren gainean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Hiriarteko errepideetako, hau da, autobideetako, autobiako, errepide nazionaletako eta bigarren mailako errepideetako ertzetan autoak «banan-banan» zenbatu ditu Ertzaintzak.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

Nekazarien erakundeko kideek [...] Pernambucon zortzi errepide blokeatu zituzten.Xendra batetik errepideraino jaitsita, Martin eta Bautista armada liberala kanpatua zegoen lekura iritsi ziren.  Berria - Mundua   2006-04-19

Gaztetandik nahi izan dut injineru izan, zubiak eta errepideak egitea gustatuko litzaidake niri.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 49. orr.

Espaloiak zabaldu behar dituzte, eta errepidea estutu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Alemaniarren zerbitzura errepideen eraikuntzan aritutakoa zuen aitona.  Berria - Kultura   2006-04-11

Honek burura ekarri zidan txikitan ikasitako Espainiako geografia politikoa; bertan garbi azaltzen zen estatuko errepideen mapa erradiala zela, kamino guztiak Madrilen, zentroan, hasi eta bukatzen zirela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Errepidea zabaldu zutenean eraiki zuten hor burdinazko zubi ederra.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 110. orr.

Bidean, Tahoe aintzira eta Sakramento hiriaren artean nonbait, errepidea konpontzeko lanak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Kamioiek errepide hau maite dute eta ez da leku handirik geratzen bihurguneetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 181. orr.

"Baso-bideetan" sei zaldiko gurdiak ibili ordez, macadam eta porlaneztaturiko bideetan automobilak ibiltzen ziren; burdinbideak errepideekin lehian ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Zornotza-Durango eta Zornotza-Gernika errepideek osatzen duten angeluak ere berebiziko garrantzia du kontakizunaren muinean.  Berria - Kultura   2004-05-20

Bridgeport-eko aldirietatik igarotzen ari ginela hartu zuen loak Lucy, I-95 errepidean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Villares de Orbigon, N. 120 errepidea hartu dut, Santibanez hutseginez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 168. orr.

Errepidea utzirik, nekazariak esandako pista hartu dute bi ibiltariek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.

New Haven-en, I-91 errepidera biratu genuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 182. orr.

Istripuaren ondorioz errepidea moztuta egon zen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

N-1 errepidea norabide batean itxi egin behar izan zuten.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 130. orr.

Langileek Bilbotik Santurtzira doan BI-3739 errepidea moztu zuten Navalen sarreran.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Izenpedurek erakuts dezaten argi eta garbi jendeak ez duela 2X2 errepiderik nahi.  Herria   2004-09-02

Aragoiko errepidean, Torija eta Trijueque artean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Laranja Mekanikoak zaku batean sartu zuen zakurra eta bere autoko maleterora irauli ondoren, Astigarragako errepidea hartu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 155. orr.

Gizaseme mordoska bat jarri dik bestalde Irun-Behobiako errepidean, Gorrotxategi kapitainaren aginduetara; bi herri horietatik hurbil zitezkeen tropa liberalei bidea oztopatzeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 22. orr.

Okindegiaren kamioi kirrinkariak ziztu bizian eraman gintuen Baionako errepidetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 27. orr.

Foruzaingoak eta Guardia Zibilak, Itoitzerako errepideak moztu eta prentsa handik bidali eta gero.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 80. orr.

Israelgo Armadak bitan banatu zuen Gazako eskualdea, Khan Junis eta Rafa hiriak lotzen dituen errepidean blokeoak ezarriz.  Berria - Mundua   2004-06-16

Egun hauetan Azkainerako errepidean Don Tirsok daukan "Chanienea" jauregi urdinska zabalean ostatatu duk isilpean Printze gaztea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 377. orr.

Errepidea armada liberalak hartua zuela ikustean, eta hiria setiatzen eta lubakiak erasotzen ari zirela, atzera egin omen zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Errepidea gurutzatu dutenean solasean hasi dira, elkarri begiratu gabe.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 43. orr.

Errepidea zeharkatu eta erreka aldera joaten ikusi ditu bi gizonak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 106. orr.

Errepidea leporaino betea zegoen, gurdi, orga eta omnibusekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Errepideak butxaturik egongo dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 23. orr.

Erreka eta errepidearen artean doan lurrezko bidexka mihi batez baliatzen naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.

Ohol-gazteluak eta enbor piloak ikusten genituen gure aurrean, errekaren eta errepidearen arteko sailetan ezarrita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Hogeita Hamargarren Errepidearen bila ari gara; errepide hori zeharka-meharka doa diagonalean ipar mendebalderantz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 183. orr.

Berrogei milia inguru egin ondoren, sigi-saga hasiko gara Rutlaland-era iritsi arte; gero, bilatu Zazpigarren Errepidea, eta jo hortik zuzen Burlington-era.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 183. orr.

Euforia batek gorputza sesitu dit eta beribilak ere errepidearen gorabeherak punpeka bezala irensten ditu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Errepidearen bazterrean Lambretta bat zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.

Egun ere errepidez eginen dut bidea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 29. orr.

Azken bost kilometroak, errepidez, Gamonal auzunera heldu aitzin industrialde batean beharko baitut ibili.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 110. orr.

Berriro errepidera irtenda, lasterka igo genuen aldapa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 80. orr.

Ez errepidera atera, zioen esatariak, ez errepidera atera, behar den telefonoetan informatu gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 176. orr.

Animalia bat, ziur aski untxiren bat, errepidera irten zitzaigun arrapaladan pare-parera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.

Haren gorputz sendokotearen balantzak jauzi txiki batzuk eginarazi zizkion lagunari espaloitik errepidera eta errepidetik espaloira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.

Errepidetik joan gintezkeela esan nahi zuen, gero, auzune berria eraikitzen ari ziren esparrutik, errekaren pareko bidea hartu eta bere etxeraino jarraitzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

Udan sekulako automobilak igarotzen dira errepidetik, eta gehien-gehienek geldialditxo bat egiten dute Urbiako Hotel Handia bihurturiko Ohando etxean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.

Hor berean, eskuin, errepidetik ehun bat metrora iturri xuri bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 144. orr.

Luhuson auto bat errepidetik atera zen eta bazterra jo zuen, Ortzaitzera bidean.  Berria - Harian   2005-01-26

Errepidea ezin ibilia zegoen elurra zela-eta, eta kotxea ez zen pasatzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 65. orr.

Kotxeak aurrera egin zuen errepidean barna, bere martxa astun eta beti-batekoarekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

-Errepidean behera, nora?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 75. orr.

Harryk ez zuen txintik esan errepidean aurrera zihoazen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 81. orr.

Biko ilaran Don Arturo buru zutela errepidean aitzina ibaiertzetik betiko moduan, baina txolarreen zalaparta egun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

Mila kilometrotik gora egin ditut bizikletaz Itsaso Beltzaren kostaldeko errepideari jarraituz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 22. orr.

Leonera bidaia bat egin, eta errepideko kontrol batean harrapatu ninduten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 102. orr.

Errepideko taberna batean ospatutakoa bezain ezkontza patetiko batean.  Berria - Kultura   2004-09-22

Auto batek errepideko putzu baten gainetik igaro, eta frakak blaitzen dizkizunean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 27. orr.

JANARIA ETA GASOLINA irakurri genuen errepideko seinaleetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

Errepideko erdibitzailea jo zuen aipatutako ibilgailuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 89. orr.

Esaldia bukatu ere gabe, ostiko bat eman zion Martinek agureak zeraman argiontziari, eta gero bultzada batez errepideko arroilara bota zuen zahar agurgarria.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 181. orr.

Irizar: Errepideko izar.  Berria - Kultura   2006-04-22

Joane Somarriba errepideko proban irten egingo da, osasunez zeharo osatuta ez badago ere.  Berria - Kirola   2004-10-02

Errepideko rallyek, karting probek eta autokrosek osatzen dute denboraldiko hitzorduen zerrenda.  Berria - Kirola   2004-02-17

Holandako errepidekoan nagusitu zen 1999an eta erlojupekoan iaz.  Berria - Kirola   2004-10-17

Horregatik eskatzen dute, urtero-urtero, errepideetan abiadura moteltzaileak ezar ditzaten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Sekula ez zuen atzerako martxa ibiltzen ikasi eta guztiz maniobra arriskutsua zela zioen, hain arriskutsua non Errepideetako Kodeak berak ere debekatzen duen 5 metrotik gorako distantzian!  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 85. orr.

Errepideetako butxadurak, suteak, gaiak barreiaturik, hiriak birrindurik, nahasmendua... ikaragarrizko nahasmendua.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

Espainiako Errepideetako Lankidetza Enpresen Elkarteak (CEPAS) oroitarazi zuen «laster batean» hustuko dituztela bide bazterrak.  Berria - Ekonomia   2004-08-19

Autoak errepide erdiko hesia jo eta beste norabidean zetorren auto batek aurrez aurre egin zuen talka Urkizuren bi lagunen autoarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Three Riverseko etxe sakabanatuak ikusten ziren zuhaitz izugarri handi batzuen babesean, eta Sequoia Parketik zetorren errepide nagusia Kaweah errekaren parean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

Ibaiaren beste aldetik jarraitu du, errepide nagusiaren parean doan lurrezko bide zabaletik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 32. orr.

Mantes-la-Jolie-n irten, eta errepide nazionala hartu zuten, Vernonerantz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Goiz-goizetik betetzen dira Pazko biharamuneko erromeriara doan jendez Casalerako errepide probintziala eta bideak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Lehenengo tartean errepide asfaltatutik ibili gara, gero porlanezko pistatik eta azkenean lurrezko pista lokaztutik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 64. orr.

Hona Casarsako lehenengo hormak, kedartuak, harrizkoak, errepide alkaternaztatuaren ondoan; hona Pordenone auzoa, bere etxaurre estu, zaharrekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.

Lehen bost kilometroak, goizeko freskuran, errepide monotonoan eginik ere, aise eta lasai daramatzat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Errepide luze eta amaigabeen geografia patagonikoan.  Berria - Kultura   2004-09-25

Errepide gris eta zaratatsu bat pasako da laister auzoaren erdi-erditik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Gure autoa geldiro jaitsi zen Wewelsburg gazteluko errepide bihurrian behera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.

Bestalde txirrindulari ona, badaki Luzaideko errepide maldatsuen berri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 207. orr.

Zerua ez da jausi, baina harri eta haitz ugari bai inguruko amildegietatik, errepide bihurgunetsuan trabak sortuz behin eta berriz gure autobusaren ibilerari.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 70. orr.

Martinek eta Bautistak, errepide bakartietan sortzen den elkartasunezko sentimendu hori zela-eta, kotxera hurbildu nahi izan zuten eta gidariarekin hizketan jardun.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Hartu dudan errepide xumea Indianoaren bidea deitzen da, ez dakit zergatik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.

Errepide leun eta urdinak herria inguratzen du, baina bide nagusia utzi dut, Ledigosen zigilua ukaiteko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.

Errepide meharraren albo banatatik bi figura atera dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 121. orr.

Errepide hertsi patartsu bat eta jarraian, eskuin, herriko hilerria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 64. orr.

Portuan zegoen merkatontzi erraldoia bistatu zuen une batez, N-1 errepidearen eta trenbidearen bestaldean ainguraturik zegoena-.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.

Gogoan zuen pistaren ordez, asfaltozko errepide txukun-estu batek lotzen ditu baserriak egun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.

Epaitegira zeraman hiribide luzera heltzean, kontrako errepidea hartu, eta etxerantz abiatu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 122. orr.

75 pertsonak hiriarteko errepideetan galdu zuten bizia, eta 12k, berriz, hiriguneetan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-08

Gero, eskualdeko errepidean, mando bat ikusi genuen gurdia atzean zuela; aurrerago, bizikleta bat eta balantzaka zihoan kamioneta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.

Volvoak, argi keinukaria piztu gabe, bira egin zuen, bat-batean, bigarren mailako errepide batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Bigarren mailako errepideetako moteletan.  Berria - Kultura   2006-04-18

Baso arteko errepide batean aurrera gindoazen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 77. orr.

Trafiko urriko errepidea zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zortzi tolesturatan bildu zuen errepide-mapa. Gure Rand McNally errepide-atlasa ireki eta Vermonten mapa aztertu nuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Urriaren lehenean manifestaldi bat deitua baita Bidaxunen, 2X2 errepide proiektuaren salatzeko.  Herria   2005-09-15

Zazpi gune beltz ezabatuko dituzte Nafarroako errepide saretik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Martzilla-Azkoien errepide zatia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Ezustean harrapatu zuen erabat abiadura gutxiarazteko adierazten zuen errepide seinalearen ondoren, poliziaren furgoneta bat ikusteak, betazaletaraino abrigaturiko lau guardia zibil armatuk altoa ematen ziotela, beragandik hamar bat metrora, argi-foku ikaragarrien pean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 86. orr.

Hartu autoa eta harantza lasai-lasai nindoala, halako batean bihurgune bat igaro, eta errepide babesgarria hautsirik ikusi nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.

Dena errepide kontrolez josi dute eta zenbait auzo etxez etxe ari dira eskuaretzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 33. orr.

Munduan 1,2 milioi lagun hiltzen dira urtean errepide istripuetan.  Berria - Gaiak   2004-04-08

Errepide ezbeharrek 520.000 milioi dolarreko gastuak eragiten dituzte munduan, urteko.  Berria - Gaiak   2004-04-08

Road movie-tan [...] azaltzen den errepide giroa lortzen duelako. Nire lagunak hasperen egin zuen errepide alboko herrixka bat seinalatuz.  Berria - Kultura   2006-01-22

Zozoturik behar zuten, gauez errepide erdira ateratzen den piztia bezala, edo aztoraturik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 18. orr.

Gaur egun, errepide bazterrean, kurutze sinple bat, bost metro luzeko haga baten puntan itzaturik dago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 178. orr.

-Mugarri bat zara -esan du-, errepide bazterreko mugarri bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 225. orr.

Gaurko garaiaren giroa ere ageri da, estekikoki ez baldin bada garbiki, bereziki errepide pankartetan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 195. orr.

Gipuzkoako salgaien errepide bidezko garraioen hitzarmena sinatu dute  Berria - Ekonomia   2004-01-17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bai, kapitain eta arrantzaleentzako ostatu bat, pasaerako hotel bat, halako Restop bat itsas errepide baten alboan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 122. orr.

5 Errepide Mapa negoziazio politiko baten ildoak azaltzen dituen dokumentua.

Errepide Mapa da bi aldeek onartzen dugun egitasmo politiko bakarra.  Berria - Harian   2005-08-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arteko errepide (14); arteko errepide zatia (5); baina errepide (4); beharreko errepide (4); beharreko errepide mapa (4); bere errepide (5); bere errepide mapa (4); beste errepide (13); beste errepide bat (4); bi errepide (5); bigarren mailako errepide (9); bizkaiko errepide (4); da errepide (12); dagoen errepide (5); den errepide (6); dira errepide (11); diren errepide (4); dituen errepide (6); doan errepide (4); du errepide (7); duen errepide (9); edo errepide (4); ere errepide (5); errepide bat (18); errepide batean (19); errepide baten (7); errepide batetik (8); errepide batzuk (5); errepide bazter (4); errepide bazterrean (44); errepide bazterreko (14); errepide bazterretan (20); errepide berria (4); errepide berriak (7); errepide bihurrian (4); errepide egitasmoa (4); errepide erdian (14); errepide erdira (10); errepide ertzean (18); errepide ertzean lehergailuz (4); errepide ertzeko (6); errepide estu (4); errepide estua (4); errepide eta (24); errepide guztiak (7); errepide hau (5); errepide hori (14); errepide horrek (5); errepide horren (6); errepide horretan (12); errepide istripu (6); errepide istripuak (6); errepide istripuek (6); errepide istripuen (4); errepide istripuetan (11); errepide kontrol (7); errepide kontrol batean (6); errepide kontrolak (6); errepide mapa (137); errepide mapa bake (19); errepide mapa bat (5); errepide mapa eta (6); errepide mapa ez (4); errepide mapak (6); errepide mapan (13); errepide maparekin (5); errepide maparen (19); errepide mapari (10); errepide moztu (4); errepide nagusia (25); errepide nagusia utzi (4); errepide nagusiak (13); errepide nagusian (18); errepide nagusiaren (5); errepide nagusietan (12); errepide nagusitik (5); errepide ondoan (7); errepide ondoko (11); errepide probintzialaren (4); errepide sare (18); errepide sare nagusian (10); errepide sarea (6); errepide sarean (6); errepide sareko (8); errepide xedea (7); errepide zabal (6); errepide zabal eta (4); errepide zabala (5); errepide zabalak (4); errepide zaharra (4); errepide zaharretik (6); errepide zati (9); errepide zati bat (4); errepide zatia (9); errepide zuzen (4); eta errepide (75); eta errepide mapa (8); euskal herriko errepide (12); ez da errepide (4); gaindiko errepide (6); hainbat errepide (5); herrialdeko errepide (5); herriko errepide (13); lotzen dituen errepide (4); mailako errepide (9); mailako errepide sarean (4); mendiko errepide (4); nafarroako errepide (6); nafarroaz gaindiko errepide (5); zen errepide (13); zenbait errepide (4); ziren errepide (10); zituzten errepide (5); zuen errepide (8); zuten errepide (4)

a errepidea (4); arteko errepidea (7); baina errepidea (6); baina errepideak (4); da errepidea (6); den errepidea (5); dira errepideak (6); dituen errepidea (7); doan errepidea (11); duen errepidea (5); egungo errepidea (4); errepidea berriz (4); errepidea bustita (5); errepidea egin (4); errepidea egiteko (4); errepidea ere (7); errepidea estua (6); errepidea estua da (4); errepidea eta (13); errepidea gurutzatu (7); errepidea gurutzatzen (9); errepidea gurutzatzen ari (6); errepidea hartu (12); errepidea itxi (10); errepidea itxi egin (4); errepidea itxita (8); errepidea moztu (30); errepidea moztu egin (6); errepidea moztu zuen (4); errepidea moztu zuten (10); errepidea utzi (12); errepidea utzi eta (6); errepidea zeharkatu (5); errepideak a (4); errepideak auto (5); errepideak bi (26); errepideak bi gazte (4); errepideak bi lagun (6); errepideak bi pertsona (6); errepideak bost (5); errepideak egiteko (8); errepideak egiten (5); errepideak emakume (10); errepideak emakume bat (10); errepideak ere (4); errepideak eta (10); errepideak ez (4); errepideak garbitzen (4); errepideak gizon (9); errepideak gizon bat (8); errepideak gora (4); errepideak hiru (15); errepideak hiru lagun (9); errepideak kamioi (7); errepideak lau (7); errepideak moztu (11); errepideak n (5); errepideak pertsona (7); errepideak pertsona bat (7); errepideak txirrindulari (4); errepideak txirrindulari bat (4); eta errepidea (18); eta errepideak (16); gaindiko errepidea (5); inguruko errepideak (5); istripuaren ondorioz errepidea (5); lotzen dituen errepidea (6); ondorioz errepidea (5); zegoen errepidea (6); zen errepidea (7); zuen errepidea (5)

a errepidean (14); a errepidearen (4); arteko errepidean (25); bat errepidean (6); berriro errepidean (5); da errepidean (6); dira errepidean (4); dituen errepidean (13); dituzte errepidean (4); doan errepidean (9); du errepidean (5); dute errepidean (4); ere errepidean (5); errepidean aurrera (8); errepidean barna (6); errepidean barrena (5); errepidean behera (8); errepidean bertan (5); errepidean bi (4); errepidean dago (5); errepidean ere (7); errepidean eta (11); errepidean gelditu (4); errepidean gertatu (16); errepidean gertatu zen (13); errepidean gertatutako (10); errepidean gertatutako istripu (5); errepidean gurutzatuta (7); errepidean izan (8); errepidean izandako (9); errepidean jarritako (10); errepidean zegoen (5); errepidean zehar (5); errepidearen alde (7); errepidearen artean (4); errepidearen beste (17); errepidearen beste aldean (11); errepidearen bi (7); errepidearen bi aldeetan (5); errepidearen bihurgune (4); errepidearen erdian (9); errepidearen eta (5); errepidearen kontra (4); errepidearen ondoan (8); errepideari begira (4); errepideari lotu (4); errepideaz bestaldeko (5); erronkari arteko errepidean (4); eta errepidean (15); eta errepidearen (8); hori errepidean (4); lotzen dituen errepidean (11); zen errepidean (10); ziren errepidean (4); ziren errepidearen (4)

atzo errepideetan (5); auto bat errepidetik (22); autoa errepidetik (31); autoa errepidetik atera (18); autoa errepidetik aterata (4); autoa errepidetik irten (6); autoak errepidetik (7); bat errepidetik (31); bat errepidetik atera (22); bat errepidetik irten (7); begiak errepidetik (4); bizkaiko errepideetan (5); da errepideetako (4); dira errepideetan (9); ditu errepideetan (5); doan errepidetik (4); eaeko errepideetan (8); erkidegoko errepideetan (4); errepideen egoera (10); errepideetako segurtasun (4); errepideetako segurtasuna (7); errepideetako trafikoa (4); errepideetan ere (7); errepideetan eta (8); errepideetan ez (5); errepideetan gertatutako (7); errepideetan hildakoen (5); errepideetan izan (5); errepideetan izandako (7); errepideetan izandako auto (4); errepideko bide (4); errepideko erdibitzailea (4); errepideko kontrol (6); errepidera atera (13); errepidera ematen (4); errepidera erori (9); errepidera irten (6); errepidera jaitsi (4); errepidetik atera (66); errepidetik atera eta (25); errepidetik atera zen (28); errepidetik aterata (7); errepidetik gertu (4); errepidetik hurbil (4); errepidetik irten (25); errepidetik irten eta (8); errepidetik irten zen (10); errepidetik kendu (7); eta errepideen (8); eta errepideetako (4); eta errepideetan (11); eta errepideko (11); eta errepidera (8); eta errepidetik (9); eta gipuzkoako errepideetan (14); euskal errepideetan (7); euskal herriko errepideetan (34); ez zen errepiderik (4); gipuzkoako errepideetan (17); herriko errepideetan (35); herriko errepideetan gertatutako (4); hil dira errepideetan (4); inguruko errepideetan (4); kamioia errepidetik (4); nafarroako errepideetan (15); zen errepiderik (4); zen errepidetik (5); ziren errepideetan (6); zuen errepidetik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus